52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldi baterako langileen kontratazio zerrendak kudeatzeko araudia. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2024ko otsailaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Olaztiko Udalaren Aldi baterako langileen kontratazio zerrendak kudeatzeko araudia.

Halaber, erabaki zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, 30 eguneko epean bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten erabakiaren aurka, hura behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Olaztin, 2024ko otsailaren 27an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2403488