52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 119. lurzatian. Behin betiko onespena

Mañeruko Udalak, 2024ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Mañeruko 1. poligonoko 119. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Arantzazu Martinez Unanuak sustatua.

Espedientea jendaurrean egon zen, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta epe horretan inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mañerun, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403846