52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren hobariak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2023ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren hobariak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, bai eta Itzako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Jendaurreko aldia iragan denez inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik gelditu da, eta testua osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Itzan, 2024ko otsailaren 26an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

ORDENANTZA, TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean derrigorrez ezarria. Zerga hori ordenantza fiskal honen bidez arautuko da, eta ordenantzaren arauak aipatu foru arauaren 159.etik 166.era bitarteko artikuluetan (biak barne) ezarritakoari atxikitzen zaizkio.

2. artikulua.

Bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.4 artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), honako hobari hauek ezartzen dira trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotaren gainean:

a) %35eko hobaria ECO ibilgailuendako.

b) %75eko hobaria 0 isurpeneko ibilgailuendako.

3. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako edozein hobari aplikatzeko, zergaren subjektu pasiboak eskatu egin beharko du, eta zer ibilgailurendako eskatzen den hobaria, hura hobaria jasotzeko kasuetako batean egotearen frogagiriak erantsi beharko ditu.

Hobaria jaso dezakeela egiaztatu ondoren, Udalak hori ziurtatzen duen dokumentua igorriko du. Hobaria aplikatuko da subjektu pasiboak eskaera egin eta hurrengo hiruhileko naturaletik hasita, eta hiruhileko naturaletan hainbanatuko da zergaren kuota, ondorio horietarako.

4. artikulua.

Ordenantza honetan berariaz arautzen ez den orotan, aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Udalak onetsitako ordenantza fiskalak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Iragarkiaren kodea: L2403500