52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALOZE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa funtsezkoa. Zura eraldatzea

Maderas Jimeno SLk eskatu du aldaketa funtsezko bat egitea Izizeko laugarren poligonoko 336., 337. eta 15. lurzatietako jarduera sailkatuan. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, behar izanez gero, aurkez daitezen bidezkotzat jotzen diren alegazioak edo oharrak, hala betez abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan xedatutakoa (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak).

Espedientea udal idazkaritzan kontsulta daiteke.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Galozen, 2024ko otsailaren 26an.–Alkatea, Daniel Aznarez Landiribar.

Iragarkiaren kodea: L2403610