52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALARKO KONTZEJUA

Ordenantza, hilerria eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Galarko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko otsailaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Galarko Kontzejuaren hilerria eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Galarren, 2024ko otsailaren 15ean.–Kontzejuko burua, Maialen Iriarte Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L2403370