52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

2024rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak

Fustiñanako Udalak, 2023ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udalaren 2024ko ekitaldirako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurreko kanona eta gainerako ordainarazpenak.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (argitaratu zen 2024ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an), eta inork ez du aurkeztu erreklamazio nahiz oharrik. Beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Fustiñanan, 2024ko otsailaren 26an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

ZERGAK

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,236.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,236.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): Nafarroako Gobernuaren tarifen arabera.

–Zirkulazioko udal-zerga: Nafarroako Gobernuaren tarifen arabera.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza: %15eko karga-tasa. Aplikatu beharreko koefizienteak azken eskualdatzetik igarotako urte-kopuruaren araberakoak izanen dira, toki ogasunei buruzko foru legearen arabera, eta eguneratze hori bidezkoa bada, 2024rako eguneratuko dira. Halakorik egiten ez bada, 2023rako ezarritakoak aplikatuko dira.

HERRI-LURRAK

–Herri-lurretako aprobetxamenduak eta ehiza barrutia: 2023an aplikatutakoak (2,40 euro/erregu urteko, lehorreko herri-lurrean; 4,40 euro/erregu urteko, ureztalurrean) gehi dagokion KPIaren igoera.

TASAK

–Hornidura eta sareak:

  • Zerbitzuko kuota: 15,00 euro seihilekoan.
  • Kuota aldakorra:
    • Helbidea: 0,60 euro/m³.
    • Industria: 0,70 euro/m³.
    • Abeltzaintza: 0,45 euro/m³.
  • Horniduraren kontratazioa: Prezioa: 125 euro.
  • Sareen kontratazioa: 125 euro.

–Hirigintzako lizentziak: 150 euro/handiak; 60 euro/txikiak.

–Partzelazio-lizentzia: 60 euro.

–Jarduera sailkaturako lizentzia: 80 euro.

–Irekitzeko lizentzia: 80 euro.

–Ziurtagiriak egitea:

  • Azken hirurtekoa: 2 euro.
  • 4.etik 6. urtera: 3 euro.
  • 6.etik 10. urtera: 4 euro.
  • 10 urtetik gora: 5 euro.

–Konpultsak: 1 euro.

–Fotokopiak: 0,10 euro.

–Elkartze zibilen erregistroa:

  • Izen ematea: 50 euro.
  • Bajak edo aldaketak: 20 euro.

–Aparkatzeko txartela: 20 euro.

–Pasabiderako lizentzia: plaka, 40 euro; tasa: 6 euro urtean.

–Bide publikoa okupatzea: 40 euro garabiko hileko, 0,60 euro asteko metroko.

–Terrazak eta ostatuak:

  • Alde Zaharra. 26 euro mahaiko.
  • Gainerakoa: 21 euro mahaiko.

–Merkatu txikia:

  • Astebetekoa: 11 euro/saltokia.
  • Hiru hilean behin: 80 euro/saltokia.

–Herri-lurrak eskualdatzea: 3 euro erreguko.

–0-3 urte bitarteko ikastetxea: Nafarroako Gobernuaren arabera.

–Ludoteka: 25 euro urtean.

–Gazteen txokoaren zentroa: 50 euro urtean.

–Kirolgunea/igerilekua:

  • Abonuak:
    • 0tik 4 urtera bitarte: 5 euro.
    • 5-13 urte: 30 euro.
    • Helduak (14-64 urte): 65 euro.
    • 65 urtetik gorakoak: 32,5 euro.

Deskontuak: gutxienez lehen mailako 3 kideren eta guraso bakarreko familien familia-abonua: %10; iraupen luzeko langabeak (gutxienez urtebete): %50.

  • Sarrerak:
    • Astelehenetik ostiralera: 3,00 euro.
    • Asteburuak eta jaiegunak: 5,00 euro.
    • 15 aldiz sartzeko abonua: 40,00 euro.

–Gimnasioa:

  • Urtekoa: 180 euro.
  • Hiru hilekoa: 60 euro.
  • Hilabetekoa: 25 euro.
  • Asteburua: 20 euro.
  • Eguneko sarrera: 3 euro.

–Ureztalurretako lurzatiak: 55,00 euro erreguko eta urteko.

–Lehorreko lurzatiak: 3,00 euro erreguko eta urteko.

Larreak:

  • Lehorreko lurra: 1,50 euro erreguko eta urteko.
  • Ureztalurra: 3,37 euro erreguko eta urteko.

–Cabanillas etxaldeko lurzatiak: Cabanillaseko Udalaren arabera. Adierazten ez bada, 2023rako adostutakoari eutsiko zaio: 76,29 euro erreguko eta urteko.

Iragarkiaren kodea: L2403394