52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Kirol-instalazioen erabileraren erregelamendua eta udal igerilekuen erabileraren erregelamendua. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2024ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen kirol-instalazioen erabileraren erregelamendua eta udal igerilekuen erabileraren erregelamendua.

Espedienteak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; halakorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da.

Fiteron, 2024ko otsailaren 28an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2403538