52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herri-larreen aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Aldaketak 11. eta 13. artikuluei eragiten die.

Ordenantzaren aldaketa biltzen duen udal espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz erabakitakoarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin. Epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik argitaratuko da legez ezarri bezala, indarrean jar dadin eta aplika dadin.

Faltzesen, 2024ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2403515