52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan (2024ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an).

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo, eta testu osoa argitaratzen da, eraginkortasun juridikoa izan dezan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedaturik dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Burlatan, 2024ko otsailaren 26an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

ERAIKINAK BIRGAITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETA

Ordenantzaren 5.1 artikulua aldatu da, eta honela idatzita utzi:

5.1. Banakako laguntzak.

Laguntzaren onuraduna izanen da etxebizitzaren titularra, ohiko erabiltzailea dena eta bertan erroldaturik dagoena, baldin eta, eskatzen diren baldintzak beteta, eskaera egiten badu Nafarroako Gobernuaren birgaitze babestuaren behin betiko kalifikazioaren egunera arte; horretarako, aurkezturik eduki beharko ditu beharrezko frogagiri guztiak.

Ordenantzaren 6. artikulua aldatu da, eta honela idatzita utzi:

6. artikulua. Laguntzen prozedura eta ordainketa.

Eskabide guztiak eta dagozkien agiriak aurkeztu beharko dira Burlatako Udalaren erregistroan, Udalaren ereduak baliatuta (horiek Udalaren instrukzio baten bidez onetsiko dira).

6.1. Banakako laguntzak.

Babespeko obrak behar bezala bukatu ondoren emanen da laguntza ekonomikoa, eta horretarako udal espedientean jaso beharko dira bai Nafarroako Gobernuaren birgaitze babestuaren behin betiko kalifikazio zedularen kopia, bai udal zerbitzuak edo pareko zerbitzu eskudunak emandako azken txostena.

Lankidetza-hitzarmen bat formalizatzen ahalko da Burlatako Udalaren eta jabekideen erkidegoen artean, erakunde lankideak diren aldetik. Hitzarmen horretan, erakunde horiek beren gain hartutako baldintzak eta betebeharrak arautuko dira.

6.2. Erkidegoentzako laguntzak.

Erkidegoentzako laguntzak hasiera batez onartzeko, udal espedientean jaso beharko da udal zerbitzuaren edo pareko zerbitzu eskudunaren aldeko txostena.

Dirulaguntza eraginkorra izanen da EOPa Nafarroako Gobernuko etxebizitza alorreko kontseilari eskudunaren foru agindu bidez onetsi ondoren. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Laguntzaren diru-sarrera eginen da erkidego sustatzaileek emandako banku-kontuan edo kontuetan.

6.3. Frogagiriak.

Organo eskudunak urtero zehaztuko du zer frogagiri behar diren, edo, bestela, laguntzei dagokien deialdian zehaztuko dira.

Xedapen iragankor bakarra gehituko da; hona hemen testua:

XEDAPEN IRAGANKOR BAKARRA

Ordenantzaren aldaketa –2023ko azaroaren 29ko osoko bilkuran onetsia– indarrean jarri baino lehen hasitako espedienteak aldaketa horri heltzen ahalko diote, baldin eta oraindik ez badute jaso Nafarroako Gobernuak emandako behin betiko kalifikazioa.

Iragarkiaren kodea: L2403438