52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Musika Eskolako prezio publikoak 2024-2025 ikasturterako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Luis Morondo Musika Eskolako prezio publikoak 2024-2025 ikasturterako.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n, bai eta Barañaingo Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez duenez aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtu, eta haren testu osoa argitaratzen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat:

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2024ko otsailaren 23an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

LUIS MORONDO MUSIKA ESKOLAKO PREZIO PUBLIKOAK 2024-2025 IKASTURTERAKO

MATRIKULA

ERROLDATUAK

EUROTAN

ERROLDATU GABEAK

EUROTAN

7 urtetik gorakoak

492,00

739,00

2. instrumentua

345,00

518,00

4 eta 5 urtekoak

152,00

277,00

6 urtekoak

236,00

428,00

Familia-nukleoan egiten den 3. matrikulatik aurrera

%50eko deskontua

zenbateko txikieneko matrikulan

%50eko deskontua

zenbateko txikieneko matrikulan

Musika Eskolak antolatutako ikastaroak, 5 hi­labete ingurukoak.

60,00

(60 urtetik gorakoak, doan)

100,00

Taldea bakarrik

Matrikula hauek zuzendaritzaren baimena beharko dute, eta egiten ahalko dira baldin ikasleak bere instrumentu-espezialitateko maila guztiak amaitu baditu soilik.

ERROLDATUAK

EUROTAN

ERROLDATU GABEAK

EUROTAN

Taldeak

146

194

IKASGELEN ALOKAIRUA

ERROLDATUAK

EUROTAN

ERROLDATU GABEAK

EUROTAN

Astean 3 ordu bitarte

95,00

130,00

Astean 3 ordutik 6ra bitarte

121,00

166,00

Astean 6 ordutik 10era bitarte

161,00

221,00

INSTRUMENTUAK MAILEGATZEA

ZENBATEKOA EUROTAN

Alokairua

52,00

ARROPAK

ZENBATEKOA EUROTAN

Fidantza

26,00

Iragarkiaren kodea: L2403318