52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2024ko tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2024ko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen 2024. urteran indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefiziente eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Areson, 2024ko otsailaren 26an.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2403436