52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1988. lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 3. poligonoko 1988. lurzatian, Felipe Lecea fundazioak sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, zuzenduko zaiona Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari.

Altsasun, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403848