52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Tuterako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko abenduaren 19an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 05067.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2024-3100200105067.

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Lote bakarra:

Tuterako 16.526. finka. Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 1555. liburukia, 287. liburua, 122. folioa.

C.R.U: 31018000019601.

Deskribapena: Berrogeita bat.–Bederatzigarren etxebizitza edo pisua, L motakoa, Tuterako Bardenas kaleko hiruan dagoen eraikinaren hirugarren etxekoa (2. poligonoa, 217. lurzatia, 1. azpieremua, 41. hiri-unitatea). Azalera eraikia laurogeita lau metro eta hirurogeita hamar dezimetro koadrokoa da, eta azalera erabilgarria, berrogeita bederatzi metro eta lau dezimetro koadrokoa. Sukaldea, jangela, bi logela, komuna, atondoa, pasabidea, terraza eta armairuak ditu. Sarbidea aurrealde gisa harturik, hauek dira mugakideak: aurrealdean, eskailera-begia eta barneko patioa; sartu eta eskuinean, Gil anai-arreben jabetza; ezkerrean, etxe eta solairu bereko I motako etxebizitza bat; eta atzealdean, terraza zabal baten bidez, izenik gabeko kale bat. Kuota: ehuneko osoko bat eta seiehun eta laurogeita hamar milaren. B motako bizigarritasun zedula, 1731/2016 zenbakikoa.

Katastrokoa: Tuteran. 217. lurzatia, 2. poligonoa, 1. azpieremua eta 4. eta 41. hiri-unitatea. Bardenas kalea 3, 9 J. 68,34 metro koadro. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002084069TI.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko martxoaren 6an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2403959