52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Tuterako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko abenduaren 13an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04969.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104969 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Lote bakarra:

"Erregistrokoa:

Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribaturik dagoen Tuterako 20.768 erregistro-finka (1842. liburukia, 366. liburua, 164. folioa; 31018000934515 erregistro-kode bakarra) ondotik aipatzen den bezala deskribatuta dago erregistro-liburuetan:

Landa-finka.–Tuterako jurisdikzioan dagoen lursaila, "Huerta Mayor, Las Planas" delakoan. Bi erregu, hamar almute, eta berrogeita zazpi metro koadro ditu, hots, hogeita lau area eta bost zentiareako azalera. Mugakideak: iparraldean, Ana eta Asunción Olloqui; hegoaldean, Ángeles Olloqui; ekialdean, José Joaquín Montororen jaraunsleak eta ibaia; eta mendebaldean, Asunción eta Ángeles Olloqui. Bide batek eta erreten batek zeharkatzen dute lursaila.

Katastrokoa:

Tuteran, 32. poligonoko 72. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri unitatea eta 32. poligonoko 72. lurzatia, A eta B azpilur. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001496193LE.

Tuteran, 32. poligonoko 69. lurzatia, A eta B azpilur. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001380549FK.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko martxoaren 6an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2403926