52. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

28/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 29koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 4ko 13/2020 Foru Agindua, Zerga Berezien Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoa garatzeko arauak onesten dituena (erregelamendu hori Edari deribatuetarako marka fiskalei buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 4ko 13/2020 Foru Aginduak, Zerga Berezien Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoa garatzeko arauak onesten dituenak (erregelamendu hori Edari deribatuetarako marka fiskalei buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), bigarren xedapen iragankorrean ezartzen du edari deribatuen etiketa jakin batzuen baliozkotasunari eutsiko zaiola. Zehazki, 2023ko urtarrilaren 1era arte mantentzen du azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Aginduan jasotako etiketen baliozkotasuna. Etiketa horiek Europar Batasunean 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen inportatutako edo fabrikatutako edari deribatuen bilgarrietan eta ontzietan itsatsita daude.

Hori bera jasota dago, estatu mailarako, abenduaren 9ko HAC/1271/2019 Aginduaren bigarren xedapen iragankorrean, zeinaren bidez onesten baitira Zerga Berezien Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoa garatzeko arauak. Erregelamendu hori onetsi zuen uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuak, Edari deribatuetarako marka fiskalei buruzkoak.

Berriki, urtarrilaren 25eko HAC/66/2024 Aginduak, zeinak tabako gai guztietarako aurreikusitako marka fiskalak garatzeko arauak onesten baititu, aldatu egin du HAC/1271/2019 Aginduaren bigarren xedapen iragankorra eta aipatu etiketen baliozkotasuna 2026ko urtarrilaren 1era arte luzatu egin du.

Hortaz, lurralde nazional osoan etiketa berdinak erabili ahal izateko, foru agindu honen xedea da HAC/3482/2007 Aginduan ezarritako etiketen balioa 2026ko urtarrilaren 1era arte luzatzea, Estatuan ezarritako baldintza berdinekin.

Nafarroak foru agindu hau onesteko duen eskumena Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan oinarritzen da. Hitzarmen Ekonomikoaren 35.5 artikuluan eta laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, Foru Komunitateari dagozkion zerga berezien ordainarazpenean, Estatuko lurraldean unean-unean indarra duten oinarrizko printzipioak, arau substantiboak eta formalak aplikatuko ditu, eta, zerga berezien arloko arauak eman arte, honakoak aplikatuko dira Nafarroan: Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea, eta Zerga Berezien Erregelamendua, uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritako printzipio hauek ere betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak otsailaren 4an emandako 13/2020 Foru Agindua, Zerga Berezien Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoa garatzeko arauak onesten dituena (erregelamendu hori onetsi zen Edari deribatuetarako marka fiskalei buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez).

Aldatu egiten da otsailaren 4ko 13/2020 Foru Aginduaren bigarren xedapen iragankorra. Hona hemen testu berria:

"Bigarren xedapen iragankorra.–Etiketa jakin batzuen balioa mantentzea.

Azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Aginduan azaltzen diren etiketek baliozkoak izaten segituko dute (agindu horren bidez eredu batzuk onetsi ziren eta zenbait kudeaketa arau bateratu eta eguneratu ziren fabrikazioaren gaineko zerga bereziei dagokienez eta hidrokarburo batzuen txikizkako salmentaren gaineko zergari dagokionez), baldin eta Europar Batasunean 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen inportatutako edo fabrikatutako edari deribatuen bilgarrietan eta/edo ontzietan jadanik itsatsita baldin badaude, baina, betiere, kasuan kasuko merkaturatze aldia bukatu bitarte eta etendura araubidea amaitu ondoren, muga-eguna 2026ko urtarrilaren 1a izanik."

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2024ko otsailaren 29an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2403615