51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2024 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Energia, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena ematen baita energia elektrikoa ekoizteko instalazio bat jartzeko Corellako udal mugartean, "Corella IFV " eguzki instalazio fotovoltaikoa izenekoa, 875 kW-koa.

1.–Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatzea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, 2020ko abenduaren 4an aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen Chilos Solar 2, SLk, energia elektrikoa ekoizteko instalazio bat lurrean jartzeko Corellako udal mugartean, "Corella IFV" eguzki instalazio fotovoltaikoa izenekoa, 875 kW-koa (998,76 kWp), baita haren eraldatze eta ebakuazio azpiegituretarako ere.

Eguzki instalazio fotovoltaikoaren osagaiak:

–2.436 modulu fotovoltaiko, bakoitza 410 Wp-koa, 28 serieko moduluko 87 string-etan. Guztizko puntako potentzia 998,76 kWp-koa izanen da.

–7 inbertsore, bakoitza 125 kVA-koa, guztira 875 kWn-eko potentzia nominalarekin.

–Instalazioaren behe tentsioko lurpeko konexioa 1.000 KVA-ko transformagailu batez hornitutako transformazio zentro batekin,sortutako energiaren tentsioa 13,2 kV-raino handitzeko.

–Airetiko-lurpeko linea, 13,2 kV-koa, 768 metroko luzerakoa, amaituko dena banaketa sarerako puntuan, "Corella BTAren iparraldeko ingurabidearen 1. zirkuitua" linearen 310. euskarriaren ondoan kokatuta egonen den urruneko agintedun ebakitze zentro berri batetik pasatu eta gero, lagako zaiena I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUri.

2.–Proiektua jendaurrean jartzea eta kontsultak egitea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikulua betez, haren bidez arautzen baitira energia elektrikoko instalazioen garraio, banaketa, merkaturatze eta hornidura jarduerak eta baimentzeko prozedurak, Chilos Solar 2, SLren eskabidea 30 egun baliodunez jendaurrean jarri zen iragarkia argitara emanda 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko martxoaren 11koan, eta Corellako Udalaren ediktu taulan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.

Jasotako alegazioak hauek dira, aurkeztutako hurrenkeran:

1. alegazioa.–Corellako Ureztatzaileen Sindikatuarena, 2021eko martxoaren 29koa.

2. alegazioa.–Gurelur elkartearena, 2021eko apirilaren 27koa.

3. alegazioa.–Nafarroako Ekologistak Martxan elkartearena, 2021eko apirilaren 28koa.

4. alegazioa.–Zangozerriko Ongaiz-Ekologistak Martxan elkartearena, 2021eko apirilaren 28koa.

5. alegazioa.–Enerfin Sociedad de Energía SLUrena, 2021eko apirilaren 28koa.

Jasotako alegazioen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.

Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, proiektuaren separatak bidali zitzaien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

Zk.

DATA

Ondare Arkitektonikoaren Atala

1

2021-03-12

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

4

2021-12-10

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH)

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU

2

2021-03-16

Red Eléctrica de España, SAU

3

2021-04-27

Corellako Udala

Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen dira.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127. eta 131. artikuluekin bat etorriz, aipatutako alegazio eta txostenak Chilos Solar 2, SLri bidali zitzaizkion.

3.–Ingurumen ukipenetarako baimena.

Espedienteak jasotzen du Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 26ko 285E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez proiektuari ematen baitzaio ingurumen ukipenetarako baimena. Ebazpen horretan adierazitako zehaztapenak bete beharko dira. Horien artean nabarmentzen da ebakuazio linea osoa lurperatzeko beharra, dauden beste linea elektriko batzuekiko metatze eta sinergia efektuak aintzat harturik.

4.–Proiektua jendaurrean jartzeko eta kontsultak izapidetzeko bigarren prozedura.

Proiektua exijitutako baldintzetara egokitze aldera, besteak beste, ingurumen ukipenetarako baimenean, 2023ko irailaren 20an, Chilos Solar 2, SLk aldatutako dokumentazioa aurkeztu zuen. Horrek jasotzen zuen lurpeko ebakuazio linea bat, 13,2 kV-koa, 1.041,4 metroko luzerarekin eta RHZ1 12/20 3(1x240) mm² erako eroalearekin, proiektatutako babes eta neurketa zentroaren eta banaketa sarearekiko konexio puntuaren artean. Gainera, nahiz eta plantaren kokalekuari eutsi zaion, pixka bat aldatu da, eta azalera txikitu.

Bestalde, sustatzaileak espedienterako erabilera publikoaren aitorpena eskatu zuen.

Ingurumen Eraginaren Atalari kontsultatu eta 2023ko irailaren 15ean hau adierazi du txostenean: "Ingurumenaren ikuspuntua dela eta, Ingurumen Eraginaren Atalak uste du (...) proiektuari egin zaizkion aldaketek eragiten dituzten ingurumen-inpaktu aipagarriak eta baimendutako proiektuak eragiten zituenak berberak direla; horrenbestez, aldatutako proiektua Biodibertsitatearen Zerbitzuaren zuzendariaren irailaren 26ko 285E/2022 Ebazpenak babesten duela joko da, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duenak".

Lurraldearen Antolamenduaren Atalak honako hau jakinarazi zuen 2023ko urriaren 2an: "Adierazitako aldaketa aztertu ondoren, lehenak erantzuten die Biodibertsitatearen Zerbitzuaren zuzendariaren irailaren 26ko 285E/2022 Ebazpenaren zehaztapenei; bigarrena, ordea, emandako baimenaren hirigintza eta lurralde efektuek babesten dute".

Aurrekoa ikusirik, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, proiektua eta eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda bigarrenez jarri ziren jendaurrean 30 egun balioduneko epean, iragarkia argitara emanda 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2023ko urriaren 10ekoan; 2023ko urriaren 11ko Diario de Navarra egunkarian eta Corellako Udalaren ediktu taulan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.

Ez da alegaziorik jaso.

Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, proiektuaren separatak bidali zitzaien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

Zk.

DATA

Corellako Udala

Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala

7

2023-11-22

Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala

6

2023-11-02

Ondare Arkitektonikoaren Atala

1 bis

2023-10-09

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

Zainketa Zerbitzua (Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia)

5

2023-10-25

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU

2 bis

2023-10-16

Red Eléctrica de España, SAU

3 bis

2023-10-20

Renovables del Cierzo, SLU eta Infraestructuras Cierzo, SLU

8

2024-01-25

Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen dira.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127., 131., 145. eta 147. artikuluekin bat etorriz, adierazitako txostenak Chilos Solar 2, SLri bidali zitzaizkion.

5.–Aurretiazko administrazio baimenaren proposamena.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, Chilos Solar 2, SLren gaitasun legala, teknikoa eta ekonomikoa egiaztatu da.

Bestalde, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen duenarekin bat, Chilos Solar 2, SLk banaketa sarearen kudeatzailearen baimena du sarbidea eta konexioa egiteko proiektatutako konexio puntuan.

Horregatik guztiagatik, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa aintzat hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren Azpiegitura Energetikoen Atalak proposatu du aurretiazko administrazio baimena ematea, Ebazpen honen II. Eranskineko 8. Txostenean ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aldaketak egiten badira.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Chilos Solar 2, SLri aurretiazko administrazio baimena ematea energia elektrikoa ekoizteko instalazio bat jartzeko Corellako udal mugartean, "Corella IFV " eguzki instalazio fotovoltaikoa izenekoa, 875 kW-koa, baldin eta Ebazpen honen II. Eranskineko 8. Txostenean ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aldaketak egiten badira.

2. Chilos Solar 2, SLri ezartzea, eraikitzeko baimen administratiboa lortzeko, aurkeztu beharko duela 66 kV-ko ebakuazio-lineak bide-zortasunari dagokionez indarrean dagoen araudi elektrikoa betetzen duela egiaztatzen duen proiektua, zehazki, Infraestructuras Cierzo, SLUren jabetzakoak diren "El Montecillo" TAE eta "Corral del Molino I" TAE bitartean.

3. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

4. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Ondare Arkitektonikoaren Atalera, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera, Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalera, Baso Plangintzarako Atalera eta Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Chilos Solar 2, SLri, Red Eléctrica de España, SAUri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUri, Corellako Ureztatzaileen Sindikatuari, Gurelur elkarteari, Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteari, Zangozerriko Ongaiz-Ekologistak Martxan elkarteari, Enerfín Sociedad de Energía, SLUri, Renovables del Cierzo, SLUri eta Infraestructuras Cierzo, SLUri. Era berean, ohartaraziko zaie ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Corellako Udalari, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea horren kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzenduta, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko otsailaren 20an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK

Jaso diren alegazioen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian:

1. alegazioa.–Corellako Ureztaketa Sindikatua.

Corellako Ureztatzaileen Sindikatuak, 2021eko martxoaren 29koa, honako hau adierazi zuen:

Instalazioa kokatuko den katastroko lurzatiak ureztagarriak dira, eta Ureztatzaileen Komunitatearenak dira.

Titulartasuna aldatuz gero, Ureztatzaileen Sindikatuari jakinarazi beharko zaio, katastroa eguneratu eta dagozkion derramak igortzeko.

Obrak gauzatu bitartean, une oro, aintzat hartu beharko dira ureztatze txandak, baita ubideen balizko aldaketak ere, balitekeelako ureztatze eskubideak aldatzea. Hala, Ureztatzaileen Sindikatuaren balizko baimena behar da.

Erantzuna:

Proiektua, besteak beste, ingurumen ukipenetarako baimenean exijitutako baldintzetara egokitzeko, 2023ko irailaren 20an, Chilos Solar 2, SLk aldatutako dokumentazioa aurkeztu zuen. Horretan, ebakuazio linea lurperatuta dago, eta instalazioaren azalera txikiagoa da. Gainera, sustatzaileak espedienterako erabilera publikoaren aitorpena eskatu zuen.

Aurreko hori ikusirik, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa aintzat hartuta, proiektua eta ukitutako ondasunak eta eskubideak bigarren aldiz jarri ziren jendaurrean, 30 egun baliodunez. Corellako Ureztatzaileen Sindikatuak ez zuen beste alegaziorik jarri.

Era berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak proiektuaren separata berriak bidali zizkien, besteak beste, Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari. Horrek aldeko txostena bidali zuen 2023ko azaroaren 22an (7. txostena).

2. alegazioa.–Gurelur elkartea.

Gurelur elkarteak, 2021eko apirilaren 27an aurkeztutako alegazioan azaldu zuen ez dagoela nahitaezko ingurumen ukipenen azterketarik (bai 4/2005 Foru Legeak, bai 64/2006 Foru Aginduak eskatzen dute), eta horregatik proiektua ukatu behar dela.

Erantzuna:

Espedienteak Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 26an emandako 285E/2022 Ebazpena jasotzen du, zeinaren bidez ingurumen ukipenetarako baimena ematen baitzaio proiektuari. Gogorarazi behar da izapidetze horrek ez duela ingurumen dokumentua jendaurrean jartzea exijitzen.

3. alegazioa.–Nafarroako Ekologistak Martxan elkartea.

2021eko martxoaren 28an, Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteak alegazio idazkia aurkeztu zuen. Bertan biltzen dira Nafarroako energia egoerari buruzko azterketa orokorra, honelako proiektuen inpaktuaren azalpena eta proposatutako aukerak edo konponbideak: energia gutxiago kontsumitzea, energia efizientzia, autokontsumoa, erregai fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea, Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legea aldatzea.

Gainera, alegazioaren puntu batean "Corella IFV" eguzki instalazio fotovoltaikoaren inguruneko ingurumen balioak eta parkearen ingurumen eragina aztertzen dira, eta ondorio gisa adierazten da hura Nafarroako ingurumen eta gizarte balioentzat kaltegarria litzatekeela. Horregatik eskatzen du hura bertan behera uztea eta hedaduraz, bidean diren mota honetako proiektu guztiak ere geldiarazteko, eta Nafarroan behar dugun eredu energetikoari buruzko hausnarketa eta plangintza prozesu egoki bat abian jartzeko.

Azkenik, proiektuan interesdun gisa onartzeko eta hari buruz emanen den ebazpenaren berri emateko eskatzen du.

Erantzuna:

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izatea dela eta, proiektuan Sektore elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planean sektore horretarako markatutako plangintzarekin.

Gainerako gaiak, ingurumen arlokoak, aintzat hartu eta ebaluatu dira ingurumen ukipenetarako baimenaren esparruan, eta, besteak beste, ebakuazio linea lurperatzeko eskatzen du.

Proiektua, besteak beste, ingurumen ukipenetarako baimenean exijitutako baldintzetara egokitzeko, 2023ko irailaren 20an, Chilos Solar 2, SLk aldatutako dokumentazioa aurkeztu zuen. Horretan, ebakuazio linea lurperatuta dago, eta instalazioaren azalera txikiagoa da. Gainera, sustatzaileak espedienterako erabilera publikoaren aitorpena eskatu zuen.

Aurreko hori ikusirik, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa aintzat hartuta, proiektua eta ukitutako ondasunak eta eskubideak bigarren aldiz jarri ziren jendaurrean, 30 egun baliodunez. Elkarte horrek ez zuen beste alegaziorik bidali.

Azkenik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, interes ekonomiko eta sozialen ordezkari diren elkarte eta erakundeak interes kolektibo legitimoen titular izanen dira legeak onartzen dituen baldintzetan. Ebazpen hau alegatzaileari jakinaraziko zaio.

4. alegazioa.–Zangozerriko Ongaiz-Ekologistak Martxan elkartea.

2021eko apirilaren 28an, Zangozerriko Ongaiz-Ekologistak Martxan elkarteak alegazio idazkia aurkeztu zuen, Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteak aurkeztutakoaren (3. alegazioa) berdina.

Erantzuna:

Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteari emandako erantzunaren ildo berean erantzuten zaio.

5. alegazioa.–Enerfin Sociedad de Energía, SLU.

2021eko apirilaren 28ko idazki baten bitartez, Enerfín Sociedad de Energía, SLUk jakinarazi zuen ez zegoela proiektuarekin ados, inguru berean gauzatzen ari den proiektuei eragiten dielako.

Erantzuna:

Ebazpen honen azalpen apartatuan adierazi den bezala, proiektua zenbait baldintzetara egokitzeko asmoz, 2023ko irailaren 20an, Chilos Solar 2, SLk aldatutako dokumentazioa aurkeztu zuen. Horri buruzko kontsulta egin zen, besteak beste, alegatzailearena, eta erantzuna txostenean dago (8. txostena).

II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jasotako txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian:

1. eta 1. bis txostena.–Ondare Arkitektonikoaren Atala.

Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostenak eman zituen 2021eko martxoaren 12an eta 2023ko urriaren 9an, eta jakinarazi zuen ez zegoela ukipenik, atal horri dagokionez.

2. eta 2. bis txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU.

2021eko martxoaren 16ko eta 2023ko urriaren 16ko txostenen bidez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk baimena eman zuen lanak gauzatzeko.

3. eta 3 bis txostena.–Red Eléctrica de España, SAU.

Red Eléctrica de España, SAUk, 2021eko apirilaren 27ko txostenaren bitartez, jakinarazi zuen ez ziola aurka egiten airetiko-lurpeko ebakuazio lineari; aitzitik, ez zegoela ados eguzki-instalazio fotovoltaikoarekin ez zirelako aintzat hartu 400 kV-ko Santa Engracia-Serna airetiko linearen influentzia guneak, 329-330 eta 330-331 baoetan.

Proiektua aldatu ondoren, 2023ko urriko 20ko txostenean, garraio sarearen kudeatzaileak adierazi zuen ez ziola aurka egiten instalazio fotovoltaikoari, 1955/2000 Errege Dekretuak eskatutako distantziak betetzen zituelako 400 kV-ko Santa Engracia-Serna linearekiko. Lurpeko ebakuazio lineari dagokionez, baldintza bat zehaztu du.

4. txostena.–Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak 2021eko abenduaren 10ean eman zuen aldeko txostenean adierazi zuen proiektuak ez zuela ukitzen inongo aztarnategi arkeologiko katalogaturik.

5. txostena.–Herri-Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzua.

2023ko urriaren 25ean, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzuak jakinarazi zuen sustatzaileak ez zuela bere baimenik behar, proiektatutako jarduketa tokiko errepidearen ingurutik kanpo geratzen zelako eta, horrenbestez, ez ziolako Nafarroako Errepide Sareari eragiten.

6. txostena.–Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala.

2023ko azaroaren 2ko txostenean, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak adierazi zuen proiektuak ez ziola eragiten inolako abelbideri, ezta horien zortasun-eremuei ere; horregatik, aldeko txostena eman zuen.

7. txostena.–Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala.

2023ko azaroaren 22an, Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalak adierazi zuen proiektuak eragin arina zuela egungo ureztatzeetan eta Nafarroako Foru Komunitatearen Ureztatzeen Planean. Horrenbestez, bateragarria zela Nafarroako Foru Komunitatearen Ureztatze Planak inguru horri aitortzen dizkion balio eta erabilerekin.

Bestalde, gogorarazi zuen eragindako ingurua jasota dagoenez Nafarroako Ubidearen 2. fasean, bat etorriz eremu ureztagarrien araubide iragankorrarekin, zeina ezarrita baitago Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarrien eraldaketaren UGPSek ukitutako lurzoruetarako araudian (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa), beharrezkoa izanen da Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiaren berariazko baimena.

8. txostena.–Renovables del Cierzo, SLU eta Infraestructuras Cierzo, SLU.

2024ko urtarrilaren 25eko idazkian, Renovables del Cierzo, SLUk eta Infraestructuras Cierzo, SLUk jakinarazi zuten Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 59/2022 Ebazpenaren bidez, administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman zitzaizkiola, zehazki, erabilera publikorakoa Renovables del Cierzo, SLUri "El Montecillo" parke eolikoa izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako eta horren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, artean, ebakuazio linearako (66 kV-koa, "El Montecillo" TAE eta "Corral del Molino I" TAE bitartean). Eraikita eta jardunean dagoen linea horri, Infraestructuras Cierzo, SLUri laga zitzaionari (ustiapenerako baimena dauka), "Corella IFV" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuak eragiten dio.

Beraz, bi enpresek adierazi zuten ez zeudela proiektuarekin ados, baldin eta ez bazen aldatzen, batetik, proiektuko elementu guztiak linearen zortasun-eremutik kanpo uzteko, arauzko segurtasun distantziak barne, eta, bestetik, Infraestructuras Cierzo, SLUk zortasun eskubideak erabat eta egoki egikaritzea ahalbidetzeko.

Erantzuna:

Beharrezko azterketak egin eta gero, Zerbitzu horrek ulertu zuen Renovables del Cierzo, SLUk eta Infraestructuras Cierzo, SLUk eskatutakoa bete behar dela eta, ondorioz, proposatu zuen aurretiazko administrazio baimena ematea, baldin eta txosten honetan ezarritakoa betetzeko beharrezko aldaketak egiten badira.

Iragarkiaren kodea: F2403037