51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

22/2024 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baitzaie Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itundu batzuei atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko.

Apirilaren 26ko 43/2023 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen denez, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek baimena eskatzen ahalko dute atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak emateko edo, hala badagokio, programa horietatik ateratzeko, Hezkuntza Departamentuak zer zehazten duen.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak urriaren 2an emandako 329/2023 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartu edo programetatik ateratzeko eskaerak egiteko, 2024-2025 ikasturteari begira.

Eskaera bakarra jaso da, Iruñeko San Ignacio Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe itunduarena, atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatu baitu baimena ematea ebazpen honen 1. eranskinean agertzen den ikastetxeari programetan sartzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea 1. eranskinean agertzen den Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeari atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, 1. eranskinean agertzen diren ikastetxeetara, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Programen Atalera eta Ikasketak Antolatzeko Atalera.

Iruñean, 2024ko otsailaren 8an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–BAIMENDUTAKO IKASTETXEAK

1. 2024-2025 ikasturtean atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko baimendutako ikastetxea:

–Iruñeko San Ignacio ikastetxea.

Iragarkiaren kodea: F2402634