51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko otsailaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Mankomunitatearen eta Residencia Santa María erakunde autonomoaren plantilla organikoa 2024ko ekitaldirako.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, azter dadin eta bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari dagokionez xedatuarekin. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan.

Los Arcosen, 2024ko otsailaren 22an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2403272