51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko otsailaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Mankomunitatearen eta Residencia Santa María erakunde autonomoaren 2024ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea Mankomunitatearen egoitzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori igarotzen bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Los Arcosen, 2024ko otsailaren 22an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2403271