51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko etazerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Erriberako Mankomunitateak, 2023ko abenduaren 21ean egin batzar nagusian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantzaren aipatu aldaketa behin betiko onesten da, eta argitara ematen da testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua); aipatu foru legearen 326. artikuluan xedatuaren arabera, ordenantzak ez du ondorio juridikorik sortuko harik eta iragaten den arte Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki erakundeei errekerimendua egiteko duten epea, halakoen egintzak edo erabakiak deuseztatze aldera.

Tuteran, 2024ko otsailaren 23an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

HIRI HONDAKIN SOLIDOAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDODESEGITEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. ERANSKINA–TARIFAK

1. Nahitaez jaso beharreko hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua. Prezioak eurotan eta urteko eman dira, eta urteko tarifa eredua (T) 80,8 eurokoa da.

1.–A.

–A1 tarifa: Katastroko erabilera: etxebizitza, estudioa eta landetxea. T tarifa.

–A2 tarifa: Ekonomia-jardueren gaineko zergako (EJZ) epigrafeak, II. eranskina. 2,75 x T tarifa.

–A3 tarifa: EJZko epigrafeak, II. eranskina. 7,5 x T tarifa.

–A4 tarifa: EJZko epigrafeak, II. eranskina. 26,7 x T tarifa.

–A6 tarifa: EJZko epigrafeak, II. eranskina. 2 x T tarifa.

–A7 tarifa: EJZko epigrafeak, II. eranskina. 4 x T tarifa.

–A8 tarifa: EJZko epigrafeak, II. eranskina. 9,5 x T tarifa.

–A9 tarifa: EJZko epigrafeak, II. eranskina. 13 x T tarifa.

–A10 tarifa: EJZko epigrafeak, II. eranskina. 1,25 x T tarifa.

1.–B.

A-CE tarifa: Hondakinak biltzea, garraiatzea eta desegitea, erabilera esklusiboko edukiontziak dauzkaten establezimenduentzat (erabilera esklusiboko edukiontziak dituzte, ordenantza arauemaile honi jarraikiz, kontuan harturik haien kokapena, ezaugarriak edo hondakin kantitatea).

A. (16 x T + 5 x T x D) x N

B. (16 x T + 2 x T x D) x N

T = A1 motako tarifa.

D = Bilketa egunak.

N = Edukiontzien kopurua.

A. Errefusaren edukiontzia.

B. Edukiontziak: ontzi arinak, gai organikoak eta papera eta kartoia.

2. Borondatezko hondakin-bilketari lotutako zerbitzuak ematea. Culebreteko hondakinen tratamendu zentroan jasotzea merkataritzako eta industriako establezimenduetatik heldu diren hondakinak, hirikoekin pareka daitezkeenak. Tarifak adierazten du zenbat euro hondakin tonako.

TARIFA MOTA

HONDAKIN MOTA

TARIFA

(eurotan)

P1 TARIFA

Birziklatzerik ez duten orotariko hondakinak, edo birziklatzeko modukoekin nahasita egon arren haietatik ezin bereiz daitezkeenak, ez garbitu, eta ondorioz hondakindegian lurperatu behar direnak

43,50

P2 TARIFA

Hondakin birziklagarriak, nahasiak beren artean edo birziklagarriak ez diren hondakinekin, tratamendua eman dakien industriako hondakinen instalazioan

144

P3 TARIFA

Material birziklagarriak dituzten hondakinak, baina haien egoera txarraren edo ezaugarrien ondorioz ezin tratatu direnak industriako hondakinen instalazioan

200

P4 TARIFA

Plastikoen nahasturen hondakin birziklagarriak, bestelako hondakinik ez dutenak. Halakoetan P2 tarifa aplikatuko da

20,00

P5 A TARIFA

Pintatu gabeko zur hondakin birziklagarriak, beste inolako hondakinik ez dutenak

0,00

P5 B TARIFA

Inausketaren eta gisakoen ondoriozko hondar diren landare hondakinak, beste inolako hondakinik ez dutenak

0,00

P5 C TARIFA

Zur edo landare hondakinak, beste edozein hondakin motarekin kutsatuak

20,00

P6 TARIFA

Burdin hondakin birziklagarriak, bestelako hondakinik ez dutenak. Halakoetan P2 tarifa aplikatuko da

0,00

P7 TARIFA

Paper eta/edo kartoi hondakin birziklagarriak, bestelako hondakinik ez dutenak. Halakoetan P2 tarifa aplikatuko da)

0,00

P8 TARIFA

Indusketako lur garbi kutsatu gabeak, eraikuntza edo eraisketa hondarrik ez dutenak.

0,00

P9 TARIFA

Dentsitate handiko polietilenoa (PEAD edo HDPE) edo polietileno tereftalatoa (PET), bereizirik, eta beste hondakinik gabe. Halakoetan P2 tarifa aplikatuko da

0,00

P10 TARIFA

Estalkirik gabeko beirazko ontziak, hutsik eta bestelako hondakinik gabekoak. Halakoetan P2 tarifa aplikatuko da

0,00

II. ERANSKINA.–JEZAREN EPIGRAFEEN ZERRENDA ETA APLIKATZEA DAGOKIEN TASA

Honako epigrafea ezabatuta geratzen da:

EPIGRAFEA

KONTZEPTUA

TASA

186110

ETXEBIZITZAK ALOKATZEA

A6

Iragarkiaren kodea: L2403371