51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Erregerenako Mankomunitateko Batzarrak 2024ko otsailaren 28an egin ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Erregerenako Mankomunitatearen 2024ko aurrekontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Eugiko Kontzeju-etxean eta Baztango Udaletxean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik izanez gero, Batzarrak horien eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gaineko akordio zehatza hartuko luke. Erreklamaziorik ez balego, aurrekontua behin betiko onartutzat emanen da, jendaurreko epea igaro ondoren.

Eugin, 2024ko otsailaren 28an.–Mankomunitateko burua, Eduardo Rodríguez García.

Iragarkiaren kodea: L2403541