51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE, CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cascante, Cintruénigo eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko otsailaren 23an egin ohiko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen onestea 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki erakundearen ediktu-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, horrek galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar izatea. Hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarrita dagoena (aplikatu beharrekoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak hara igortzen baitu), bai eta 6/1990 Legearen 271. artikuluan ezarritakoa ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako legeetan xedatutakoa bete dadin.

Cintruenigon, 2024ko otsailaren 26an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Ochoa Redín.

Iragarkiaren kodea: L2403457