51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Horren iragarkia argitaratu zen 2024ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an, eta Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orrian, argitaratu eta 15 egun balioduneko epean bizilagun eta interesdunek espedientea azter zezaten eta alegazioak aurkez zitzaten. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Horrenbestez, eta jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.–1 artikuluari eta harekin bat heldu direnei, iragarki hau argitaratzen da, aurrekontuaren laburpenarekin batera, aipatu foru legearen 202.–3 artikuluarekin bat. Hona hemen:

GASTUAK

ZENBATEKOA

1. kapitulua

Langileria-gastuak

132.550,00 euro

2. kapitulua

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

637.370,00 euro

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

58.350,00 euro

6. kapitulua

Inbertsio errealak

303.076,00 euro

Gastuak, guztira

1.131.346,00 euro

DIRU-
SARRERAK

ZENBATEKOA

3. kapitulua

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

67.607,00 euro

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

78.900,00 euro

5. kapitulua

Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak:

802.577,00 euro

6. kapitulua

Inbertsio errealak besterentzea

256.000,00 euro

Diru-sarrerak, guztira

1.205.084,00 euro

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tebasen, 2024ko otsailaren 21ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2403263