51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2024ko otsailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen eta udalaren musika eskola erakunde autonomoaren 2024ko ekitaldirako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan.

Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 2020. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, behin iraganda aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.

Garesen, 2024ko otsailaren 27an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2403461