51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2024ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren eta Musika Eskolaren Udal Erakundearen 2024ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Garesen, 2024ko otsailaren 27an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2403460