51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Akats-zuzenketa udal-antolaketari buruzko dekretuan

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2024ko otsailaren 19an, honako dekretu hau onetsi zuen, 2024ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan, argitaratutakoa aldatzeko:

DAL 19-FEB-24 (1/AL).

«Ikusirik dal 22-ene-24 (2/AL) Alkatetza Dekretuaren bidez aldatutako DAL 15-ENE-24 (3/AL) Alkatetza Dekretua, udal-antolamenduari buruzkoa, eta, beharrezkoa denez zinegotzigo berezi baten izena eta eskumenak aldatzea eta beste bi unitate organikoren izenetan zuzenketak egitea, XEDATZEN DUT 2024ko urtarrilaren 15eko Alkatetza Dekretuan (3/AL) aldaketa hauek egitea:

Lehenengoa.–1.2 B) artikuluko 8. apartatuan eta 3.9 artikuluan aipatzen diren zinegotzi ordezkariaren mendeko zinegotzi bereziaren izena eta eskumenak aldatzea, "Garapenaren aldeko Lankidetzako, Berrikuntzako eta Gazteriako Zinegotzi Berezia" dioen lekuan "Sustapen Ekonomikoko eta Europar Proiekzio Zinegotzi Berezia" esan dezan.

Bigarrena.–1.2 B) artikuluko 7. apartatua eta 3.7 A) artikuluaren izenburua aldatzea, "Proiektuak" dioen lekuan "Proiektu estrategikoak" esan dezan.

Hirugarrena.–3.1.C) artikuluaren izenburua aldatzea, "Gerentzia" dioen lekuan "Udal Gerentzia" esan dezan.

Dekretu honek 2024ko otsailaren 19an hartuko du indarra, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den».

Iruñean, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2403494