51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Zinegotzi delegatuen eta berezien izendapena aldatzea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, bi mila eta hogeita lauko otsailaren hemeretzian, honako xedapen hau eman zuen:

DAL 19-FEB-24 (5/AL).

«Ikusirik 2024ko otsailaren 19ko Alkatetza Dekretua, 2024ko urtarrilaren 15eko Alkatetza Dekretuaren bidez onetsitako Udal Antolaketako Dekretua (3/AL) aldatzen duena, kontuan hartuta Sustapen Ekonomikoko, Europako Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkariari atxikitako Zinegotzi Bereziaren izen eta eskumen berriak, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.–2024ko urtarrilaren 19ko Alkatetza Dekretuaren bidez (1/AL) onetsitako zinegotzi ordezkari eta berezien izendapena aldatzea Mikel Armendáriz Barnechea zinegotziari dagokionez, eta Sustapen Ekonomikoko, Europako Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkari izendatzea, eta Koldo Martínez Urionabarrenetxeari dagokionez, Sustapen Ekonomikoko eta Europako Proiekzioko zinegotzi berezi izendatzea.

2.–Alkatetza Dekretu hau 2024ko otsailaren 19an sartuko da indarrean, eta egun horretatik aurrera indarrik gabe geratuko da 2024ko urtarrilaren 19ko Alkatetza Dekretuaren bidez eginiko bi zinegotzien izendapena (1/AL).

3.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere.»

Iruñean, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2403330