51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2024ko otsailaren 23an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin. Epe horretan alegaziorik jartzen ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jende guztiak jakin dezan.

Oteitzan, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2403363