51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORREAGA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orreagako Udalak, 2024ko otsailaren 20an egin bilkuran, 2024ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean.

Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai iragarki hau argitaratzen denetik hamabost lan eguneko epean. Epe horretan interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Orreagan, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L2403283