51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2024ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2024ko otsailaren 22an egin bilkura berezian, erabaki du onestea, besteak beste, aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak, eta 2024. ekitaldirako plantilla organikoa, Udalekoa, Vicente Fontán Udal Musika Eskolaren Patronatukoa eta San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatukoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta baita Udalaren iragarki-taulan ere, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatutako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Martzillan, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2403315