51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Birpartzelazio eta urbanizazio proiektua Aldazko 18. poligonoko 184. lurzatian. Behin betiko onespena

Larraungo Udalak, 2023ko azaroaren 28an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Aldazko 18. poligonoko 184. lurzatiaren birpartzelazio eta urbanizazio proiektua, Mikel Bados Ruiz jaunak sustatua.

Erabakiaren kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mugiron (Larraun), 2024ko otsailaren 28an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2403746