51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Iguzkitzako Kontzejuko Batzarrak, 2024ko otsailaren 20an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iguzkitzan, 2024ko otsailaren 27an.–Kontzejuko burua, Raúl Galdeano Álvarez.

Iragarkiaren kodea: L2403495