51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2024ko udal aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 230.015,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 13.400,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 32.500,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 338.320,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta bestelakoak: 2.780,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 617.015,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 267.835,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 270.550,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 72.300,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 4.830,00 euro.

Gastuak, guztira: 615.515,00 euro.

Denak Bat erakunde autonomoaren 2024rako diru-sarrera eta gastuen aurreikuspenak ere onetsi ziren, xehetasun honekin:

DIRU-SARRERAK: 89.500,00 euro.

GASTUAK: 89.500,00 euro.

Etxaurin, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2403243