51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

221E/2024 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" deialdiaren 2024rako gastua baimentzen baita eta deialdiaren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. Eranskinak aldatzen baitira.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 14an emandako 1657E/2021 Ebazpenaren bidez, enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzen (DDBN identifikazioa: 566588) oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 143. zk., 2021eko ekainaren 21ekoa).

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 23an emandako 456E/2022 Ebazpenaren bidez, "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak" deialdiaren gastua baimendu zen, eta deialdiaren oinarri arautzaileak aldatu ziren (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 58. zk., 2022ko martxoaren 22koa).

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horrenbestez, bidezkoa da 2024rako enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzen gastua baimentzea.

Deialdia indarrean egon den bitartean, zenbait erakundek espedienteak aurkeztu dituzte deialdian parte hartzeko. Denbora horretan, zenbait zailtasun hauteman dira, hala erakundeek espediente bakoitzari dagozkion programak gauzatu ahal izateko, nola unitate kudeatzaileak deialdia behar bezala kudeatzeko beharrezkoak diren izapide guztiak baliozkotzeko eta gauzatzeko.

Zehazki, planteatu diren gai garrantzitsuenak alderdi hauekin lotuta daude: programaren onuradunak, programaren edukia, proiektuen balorazioa, dirulaguntzaren zenbatekoen eguneratzea, eta I. eranskinaren (jarduera ekonomiko kontratatuenak), II. eranskinaren (lanbide kontratatuenak) eta III. eranskinaren (proiektuaren memoria) eguneratzeak.

Horregatik, kudeaketa-disfuntzio batzuk zuzentzeko eta egin beharreko hobekuntzak egiteko, bidezkoa da aipatutako deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzea. Zehazki, honako hauek aldatzen dira: 3. oinarritik 9.era (biak barne), 14. oinarria, 15. oinarria eta I., II. eta III. eranskinak.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 300.000 euroko gastua baimentzea, 2024rako luzatu den 2023ko gastuen aurrekontuko "950003 96400 4819 241106 (PEP: E-22/000530-01) enplegu inklusiboko programak. Konferentzia Sektoriala" partidaren kargura.

2. 2024ko finantzaketaren kargura heltzea 2023ko ekitaldian ebazteke gelditu ziren eskaerei, zeinak arautuko baitira aurkeztu zirenean indarrean zeuden oinarri arautzaileen arabera.

3. Lehenago aipatutako deialdiaren oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak honela aldatzea:

–3. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

"3.1. Programan parte hartzen ahal dute programan sartu aurreko egunean langabezian eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (aurrerantzean NL-NEZ) bulegoetan enplegu-eskatzaile modura izena emanda dauden eta lan-merkatuan sartzeko enplegagarritasunerako zailtasun bereziak dituzten pertsonak.

3.2. Deialdi honen ondorioetarako honako hauek izanen dira enplegagarritasunerako zailtasun bereziak dituzten pertsonak:

a) Lanbide-prestakuntzarik ez dutenak.

Ziurtagiri hauetako ezein ere ez dutenak:

–Profesionaltasun-ziurtagiria (1., 2. edo 3. maila).

–Lanbide jakin batean aritzea ahalbidetzen dion ezohiko gaikuntza.

–Lanbide Heziketako titulua (Oinarrizkoa - Erdi Mailakoa - Goi Mailakoa).

–Unibertsitateko titulua.

b) Iraupen luzeko langabeak.

Prestakuntza-programa hasi aurreko 540 egunetan gutxienez 360 egunez langabezian egon eta enplegu-zerbitzu publikoetan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon direnak.

c) Gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden eta bizitzeko gutxieneko errenta (BGE) edo errenta bermatua (EB) jasotzen dutenak.

d) Genero-indarkeriaren biktima diren edo gizakien salerosketaren biktima diren emakumeak. Horrelakotzat hartzeko eta egoera hori justifikatzeko, Enplegu Sistema Nazionalean enplegua aktibatzeko programa komunak arautzen dituen irailaren 28ko 818/2021 Errege Dekretuaren 5. artikuluari jarraikiko zaio.

3.3. Gutxienez, programan parte hartzen duten pertsonen %40 izan beharko dira langabezia-prestazio edo –subsidioen, errenta bermatuaren, laneratzeko errenta aktiboaren, bizitzeko gutxieneko errentaren edo antzeko beste laguntza batzuen hartzaile. Ehuneko hori txikiagoa izanen da baldin eta prestazioen, subsidioen, errenta bermatuaren, bizitzeko gutxieneko errentaren edo antzeko laguntzen onuradun diren eta programa gauzatzen den jarduketa-eremuan enplegu– eta zerbitzu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonen kopurua ez bada ehuneko horretara iristen jarduketa-eremu horretako langabeen guztizkoarekiko.

Erakunde onuradunek berek biltzen ahalko dituzte hartzaileak. Honako hauek ere bideratzen ahalko dituzte:

–Nafarroako Orientazio Sarea osatzen duten entitateak: Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko teknikariak eta lanbide-orientazioko zerbitzuak ematen dituzten erakundeak.

–Oinarrizko gizarte-zerbitzuak / auzo-unitateak.

–Gizarteratze- eta laneratze-taldeak.

Nolanahi ere, arreta jasotzeko erabateko lehentasuna izanen dute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bideratutako pertsonek.

3.4. Ordezkapenak egiten ahalko dira, baldin eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimentzen baditu."

–4. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

"4.–Programaren edukia.

4.1. Programako jarduketak.

Aurkeztekoak diren proiektuen esku-hartze nagusia enpleguko eta prestakuntzako ibilbide pertsonalizatuetan laguntzea izanen da, eta programak irauten duen bitartean eginen dira. Programak jarduketa hauek izanen ditu:

4.1.1. Orientazio-ibilbidea.

Orientazio-ibilbideak jarduera hauek izanen ditu:

a) Banakako diagnostikoa eta profila egitea.

b) Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea.

c) Laguntza pertsonalizatua ibilbidea garatzeko eta jarduera-konpromisoa betetzeko.

d) Aholkularitza eta laguntza tekniko gehigarria.

e) Informazio eta aholkularitza gehigarria.

f) Lan-mugigarritasuna kudeatzeko laguntza:

a) eta f) bitarteko jarduerak gauzatzeko, Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Komuna onesten duen urtarrilaren 16ko 7/2015 Errege Dekretuaren 8. artikuluari eta Enplegu Sistema Nazionalaren zerbitzu-zorro komunaren protokoloak gauzatzeko erreferentziazko gida teknikoa onesten duen apirilaren 10eko ESS/381/2018 Aginduari jarraikiko zaie.

a), b) eta c) jarduerak nahitaezkoak izanen dira parte-hartzaile guztientzat, eta banaka egin beharko dira. Gainerako jarduerak –d), e) eta f)– parte-hartzaile bakoitzaren prestasunera eta premiara egokituko dira.

4.1.2. Zeharkako gaitasunetako prestakuntza-ekintzak.

Talde-jarduketetan gauzatuko dira, gehienez 20 lagun egonik ekintza bakoitzeko.

Gaitasun hauek eskuratzea edo hobetzea izanen dute ardatz: autokonfiantza, komunikazioa, zereginak betetzea, arrazoitze matematikoa, ikasteko interesa, lorpenera bideratzea, denbora kudeatzea, trebetasun sozialak, sormena eta berrikuntza, ekimena eta talde-lana, arazoak konpontzea, malgutasuna, frustrazioarekiko tolerantzia, eta horiekin lotutako beste batzuk.

Jarduketa hau nahitaezkoa izanen da parte-hartzaile guztientzat.

4.1.3. Oinarrizko alfabetizazio digitaleko prestakuntza-ekintzak.

Talde-jarduketetan gauzatuko dira, gehienez 20 lagun egonik ekintza bakoitzeko.

Enplegua aktiboki bilatzeko eta oinarrizko administrazio-izapideak egiteko behar diren oinarrizko konpetentzia digitalak eskuratzea izanen da haien oinarria, Enplegu Sistema Nazionalaren Prestakuntza Espezialitateen Katalogoko espezialitate hauetako baten arabera:

–KODEA: FCOI06: Izena: Oinarrizko gaitasun digitalen hastapenak.

–KODEA: FCOI07: Izena: Enplegurako oinarrizko gaitasun digitalak.

Jarduketa hau nahitaezkoa izanen da parte-hartzaile guztientzat. Parte-hartzaileak aurretiaz egina badu prestakuntza-espezialitate hau, borondatezkoa izanen da egitea; horretarako, ikastaroaren diploma aurkeztu beharko du Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

4.1.4. Kualifikazioko eta/edo birkualifikazioko prestakuntza-ekintzak.

Talde-jarduketetan gauzatuko dira, gehienez 20 lagun egonik ekintza bakoitzeko.

Ekintza hauek Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-merkatuak eskatzen dituen esparru eta jarduera profesionalekin lotutako edukiei buruzkoak izanen dira, batez ere, eta aukera emanen dute lan-eremu horietan (lehentasunez) lan bat egiteko ezagutza teknikoak eta trebetasun egokiak eta nahikoak eskuratzeko, edo adierazitako eremuetan (lehentasunez) ezagutzak, prozedurak, teknologiak edo joera berriak birziklatzea eta eguneratzeko.

Prestakuntza hori ez da, inolaz ere, profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzearekin lotuta egonen.

Jarduketa hau nahitaezkoa izanen da parte-hartzaile guztientzat.

4.2. Proiektuen zehaztapen kuantitatiboak.

4.2.1. Proiektuak 7-20 laguneko taldeei zuzenduko zaizkie.

4.2.2. Gutxieneko eta gehieneko iraupen hauek izanen dituzte 4.1 oinarrian ezarritako jarduketek:

OINARRIA

JARDUKETA

GUTXIENEKO IRAUPENA

GEHIENEKO IRAUPENA

4.1.1.

Orientazio-ibilbidea

Banakako 6 ordu

20 ordu

4.1.2.

Zeharkako gaitasunetako prestakuntza-ekintzak

15 ordu

25 ordu

4.1.3.

Oinarrizko alfabetizazio digitaleko prestakuntza-ekintzak

26 ordu

26 ordu

4.1.4.

Kualifikazioko eta/edo birkualifikazioko prestakuntza-ekintza

40 ordu

80 ordu

4.2.3. Programen iraupena gutxienez 4 hilabetekoa eta gehienez 6 hilabetekoa izanen da, eta ikasleak biltzeko eta programa gauzatzeko faseak barne hartuko dituzte".

–5. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

"5.–Proiektuen balorazioa.

5.1. Proiektuen kalitatearen balorazioa.

Hauek dira proiektuak baloratzeko irizpideak:

I.–Aurkeztutako proiektua I. eranskinean aipatzen diren enplegua sortzeko sektoreetako bati zuzendua da: 5 puntu.

II.–Aurkeztutako proiektua II. eranskinean aipatzen diren enplegu-eskaria duten lanbide-profiletako bati zuzendua da: 5 puntu.

III.–Aurkeztutako proiektua eremu hauetan gauzatuko da: 10 puntu gehienez.

  • Iruñeko Metropolialdea (IV. Eranskina) eta Tuterako herria: 5 puntu.
  • Lurraldeko gainerako eremuak: 10 puntu.

IV.–Proiektuko parte-hartzaile kopurua: 10 puntu, gehienez.

  • 7-10 parte-hartzaile: 5 puntu.
  • 11-15 parte-hartzaile: 7 puntu.
  • 16-20 parte-hartzaile: 10 puntu.

V.–Laneratzearen ehunekoa: 5 puntu.

  • Gutxieneko laneratze-ehunekoa baino %10 handiagoa bada gutxienez.

VI.–Entitate onuradunak badu ezarrita berdintasun-plan bat: 5 puntu.

VII.–Proiektuaren memoria: 60 puntu gehienez.

1. Proiektuaren deskribapena: (15 puntu).

a) Helburu orokorrak eta berariazkoak eta adierazleak: (2 puntu).

b) Metodologia: (2 puntu).

c) Aurreikusitako jarduketak: (2 puntu).

d) Egutegia: (2 puntu).

e) Tresnak eta/edo teknikak: (2 puntu).

f) Programaren alderdi berritzaileak: (5 puntu).

2. Azpiegitura: (10 puntu).

a) Giza baliabideak: (5 puntu).

b) Baliabide materialak: (5 puntu).

3. Prestakuntza-orduak berariazko lan-gaitasunetan: (10 puntu).

a) 40 ordutik gorako prestakuntzaren 10 orduko: 2,5 puntu. Gehienez ere 10 puntu.

4. Prestakuntza-ekintza osagarriak: (10 puntu).

a) Zeharkako gaitasunak garatzea. Nahitaezko 15 orduetatik gorako 5 prestakuntza-orduren tarte bakoitzeko, 5 puntu; 10 puntu gehienez.

5. Erakundeak azken 10 urteetan enplegu-prestakuntzako programa mistoetan izan duen esperientzia. 10 puntu gehienez.

Programa bakoitzeko puntu bat emanen da. Programaren iraupena urtebetetik goitikoa bada, 2 puntu emanen dira. Esperientzia hori kasuan kasuko adjudikazio-ebazpenaren bidez egiaztatu beharko da.

6. Ebaluazio-sistema, 5 puntu.

Entitateak ebaluazio-sistema bat badauka eskainitako jarduketen kalitatea eta erabiltzaileen gogobetetze-maila, enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzea kontrolatzeko, 5 puntu emanen dira. Kasu horretan, egindako ebaluazioa aurkeztu behar du entitateak, azken justifikazioarekin batera.

5.2. Proiektu guztiek genero-ikuspegia jaso beharko dute, hala prestatzean nola gauzatzean.

5.3. Diruz lagundutako proiektuek gutxienez 60 puntu izanen dituzte, balioespenerako irizpideak aplikatuz eskuratzen ahal direnak".

–6. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

"6.–"Artatutzat" hartzen diren eta "laneratutzat" hartzen diren programaren hartzaileak.

6.1. "Artatutzat" hartzen diren programaren hartzaileak.

6.1.1. "Artatutzat" hartuko dira deialdi honen 4.1.2, 4.1.3 eta 4.1.4 oinarrietan aurreikusitako jarduketa bakoitzaren %75 gutxienez eta 4.1.1 oinarrian jasotako jarduketen %100 egin duten pertsonak.

6.1.2. Bi erakunde onuradunek ez diote pertsona berari aldi berean arreta ematen ahalko, eta inork ez du deialdi honetako programa bat baino gehiago egiten ahalko urtean.

6.2. "Laneratutzat" hartzen diren programaren hartzaileak.

6.2.1. Hala "lan-merkatuan sartzeagatik", nola "hezkuntza-sistemara itzultzeagatik" hartzen ahalko dira laneratutzat programaren hartzaileak.

6.2.2. Laneratzearen zenbaketa-aldian (6.2.5 oinarria) bere egoera honako modu hauetakoren batean hobetu duen parte-hartzaile oro hartuko da "lan-merkatuan sartzeagatik laneratutzat":

a) Lan-kontratu bat edo batzuk sinatu ditu, ez nahitaez jarraituak. Aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan aurreikusitako lanaldi arruntaren gutxienez %50 duten kontratuak baino ez dira zenbatuko.

b) Langile autonomoen araubide berezian alta ematea, kuotak ordainduta.

a) eta b) irizpideetarako, gutxienez 90 egunez egon behar izan du Gizarte Segurantzan alta emanda.

6.2.3. Laneratzearen zenbaketa-aldian (6.2.5 oinarria) betekizun hauetakoren bat betetzen duen parte-hartzaile oro hartuko da "hezkuntza-sistemara itzultzeagatik laneratutzat":

a) Derrigorrezko hezkuntzako edo derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzako edozein etapatan matrikulatuta egotea, hala nola DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean.

b) Profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko ikastaro oso batean izena emanda egotea (1-3 mailak).

a) eta b) irizpideetarako, nahitaezkoa da laneratzearen zenbaketa-aldiaren barruan (6.2.5 oinarria) hasi izana horietan parte hartzen.

6.2.4. Norbait "laneratutzat" hartzeko, lan-merkatuan sartu aurretik (6.2.2 oinarria) edo hezkuntza-sistemara itzuli aurretik (6.2.3 oinarria), honako baldintza hauek bete behar dira: a) Banakako diagnostikoa eta profila egin zaio eta b) Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatu zaio, eta enplegurako akordio pertsonala sinatu eta onartu du.

6.2.5. Laneratzearen zenbaketa-aldia.

Laneratzearen zenbaketa-aldiaren hasiera-data banakakoa izanen da parte-hartzaile bakoitzarentzat, 6.2.4 apartatuan ezarritako jarduketak jaso dituen egunaren arabera. Laneratzearen zenbaketa-aldiaren amaiera-data berdina izanen da parte-hartzaile guztientzat: proiektua amaitzen den egunetik 12 hilabetera".

–7. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

"7.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

7.1. Erakunde onuradunak honako zenbateko hauek jasoko ditu 4.1 apartatuan zehaztutako zerbitzuak emateagatik:

OINARRIA

JARDUKETA

BANAKAKO ORDUAREN MODULUA

TALDEKO ORDUAREN MODULUA

4.1.1.

Orientazio-ibilbidea

25,00 euro

12,00 euro

4.1.2.

Zeharkako gaitasunetako prestakuntza-ekintzak

Ez da bideragarria

12,00 euro

4.1.3.

Oinarrizko alfabetizazio digitaleko prestakuntza ekintzak

Ez da bideragarria

12,00 euro

4.1.4.

Kualifikazioko eta/edo birkualifikazioko prestakuntza-ekintza

Ez da bideragarria

12,00 euro

4.1.2, 4.1.3 eta 4.1.4 apartatuen kasuan, prestakuntza-ekintzaren %75era iritsitakoan, ulertuko da parte-hartzaileak ekintza osoa burutu duela.

7.2. Honako zenbateko hauek jasoko ditu erakunde onuradunak laneratutako parte-hartzaile bakoitzeko:

a) Mugagabea ez den kontratu batekin besteren kontura "lan-merkatura sartzeagatik laneratu" den parte-hartzaile bakoitzeko 2.500 euro gehituko dira. Zenbateko hori proportzionalki murriztuko da kontratazioa lanaldi partzialekoa bada, betiere 6.2.2.a) oinarrian ezarritako gutxienekoa betetzen bada.

b) Norberaren kontura "lan-merkatura sartzeagatik laneratu" den parte-hartzaile bakoitzeko 2.500 euro gehituko dira.

c) Kontratu mugagabearekin besteren kontura "lan-merkatura sartzeagatik laneratu" den parte-hartzaile bakoitzeko 6.000 euro gehituko dira.

d) "Hezkuntza-sistemara itzultzeagatik laneratu" den parte-hartzaile bakoitzeko 2.500 euro gehituko dira.

Proiektuan aurkeztutako ehunekoa baino handiagoa den laneratze-zenbatekoa ordaintzen ahalko zaio erakunde onuradunari, baldin eta 7.6 oinarrian finkatutako parte-hartzaile bakoitzeko kostu unitarioa gainditzen ez bada.

7.3. Parte-hartzaileak "artatutzat" eta "laneratutzat" hartzeko betekizunak betetzen baditu, 7.1 eta 7.2 apartatuetan aurreikusitako zenbatekoak jasoko ditu erakunde onuradunak.

7.4. 6.2 atalean ezarritakoaren arabera parte-hartzaileak "laneratutzat" hartzeko betekizunak baino ez baditu betetzen, 7.2 apartatuan aurreikusitako zenbatekoak jasoko ditu erakunde onuradunak.

7.5. Erakunde onuradunak aparteko zenbateko bat gehitzen ahalko du "Bertaratze-beka" eta "Beste gastu batzuk" kontzeptuen pean, honako honi jarraikita:

a) 400 euro parte-hartzaile bakoitzeko, "Bertaratze-beka" kontzeptupean. Programa amaitzean, erakunde onuradunak parte-hartzaile onuradun bakoitzari ordainduko dio, baldin eta parte-hartzailea "artatutzat" hartu bada 6.1 oinarriari jarraikita.

b) "Beste gastu batzuk" kontzeptupean, gehienez 115 euro parte-hartzaile bakoitzeko. Gastu horiek behar bezala justifikatu beharko dira, eta proiektuen zerbitzuekin lotuta egon beharko dute; adibidez:

  • Materialak, teknikoak, publizitatekoak.
  • Parte-hartzaileei arreta ematen dieten langileen prestakuntza.
  • Sentsibilizazio-kanpaina.
  • Programaren ondoriozko beste batzuk.

7.6. Dirulaguntzaren guztizko zenbatekoak ez du inola ere gaindituko 3.000 euroko kostu unitarioa arreta emandako parte-hartzaile bakoitzeko.

7.7. Erakunde bat, gehienez, 2 proiekturen onuradun izanen da urte natural bakoitzean. Kasu horretan, gutxienez horietako bat Iruñeko metropoli-eremutik at egin behar da nahitaez (ikus eranskinak).

7.8. Dirulaguntzaren zenbatekoa hauen arabera zehaztuko da:

  • Artatu beharreko parte-hartzaile kopurua eta haiekin aurreikusitako jarduketak.
  • Parte-hartzaile kopurua, eta dagokion beken eta bestelako gastuen aurreikuspena.
  • Proiektuan proposatutako laneratze-konpromisoa.

Zenbateko horiek modulutzat hartuko dira dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko eta justifikatzeko ondorioetarako".

–8. oinarrian, 8.2 apartatua aldatzen da. Honela geldituko da testua:

"8.2. Eskaerak kasuan kasuko gastu-baimena ofizialki argitaratu eta biharamunetik aurrera aurkeztu beharko dira, eta, beranduenez, deialdia indarrean dagoen urte bakoitzeko maiatzaren 30era arte.

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

a) Proiektuaren memoria (III. eranskina).

b) Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (V. eranskina).

c) Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko adierazpena, edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen espresua. Halaber, enpresa eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriz eskatu dituela, edo horren gainean sortzen ahal diren egoera berriak jakinarazi beharko ditu. Orobat, "minimis" araubidearen barnean dauden adieraziko du (VI. eranskina).

d) Gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena (VII. eranskina).

e) 2. oinarri arautzailearen 2.2 apartatuko erantzukizunpeko adierazpena (VIII. eranskina).

f) Proiekturako kontratatuko diren langileek 10.3 oinarrian ezarritako baldintzak beteko dituztela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena (IX. eranskina).

g) Berdintasun-plana, horrelakorik izanez gero.

h) Ebaluazio-sistema, horrelakorik izanez gero".

–9. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

"9.–Laneratzearen helburua.

Proiektuek gutxienez %15eko laneratzea bermatu beharko dute 6. oinarriaren arabera "artatutzat" hartzen diren eta erakundeak azken justifikazioan aurkezten dituen parte-hartzaile guztien artean. Gutxieneko laneratze-ehuneko hori lortzeko, laneratutakoa emakumea edo desgaitasuna duen pertsona bat bada, 1,5eko koefiziente bat hartuko da kontuan. Gainerako kasuetan, 1eko koefizientea izanen da. Portzentaje hori aplikatu ondotik dezimalak gelditzen badira, hurbilen dagoen zenbaki osora borobilduko da, gorantz zein beherantz, eta, digitua 5 baldin bada, hurrengo zenbaki osora borobilduko da".

–14. oinarria erabat aldatzen da. Honela geldituko da testua:

"14.–Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa.

14.1. Proiektuaren %40 gauzatu eta gero, erakundeak konturako ordainketa bat eskatzen ahalko du, gauzatze-memoria tekniko bat aurkeztuta. Konturako bi ordainketa eskatzen ahalko dira gehienez, eta guztira ez dute emandako zenbatekoaren %80 gainditzen ahalko.

Erakundeak jakinarazitako proiektuaren amaiera-egunetik 30 egun natural iragan baino lehenago eskatu beharko da konturako ordainketa.

14.2. Dirulaguntzaren azken likidazioa egiteko, gehienez hilabeteko epean (proiektua amaitu eta biharamunetik hasita), eta betiere abenduaren 31a baino lehenago, entitate onuradunak justifikatzeko agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

1. 4.1.1, 4.1.2, 4.1.3 eta 4.1.4 oinarrietan zehaztutako jarduketen ziurtagiria; horretan jaso behar dira jarduketak eman zein jaso dituztenen sinadurak, egindako jarduketa bakoitzera joan direla egiaztatu ahal izateko.

2. Laneratzea egiaztatzen duen ziurtagiria. Erakundeak zehaztuko du zenbat parte-hartzaile laneratzea aurreikusten duen (kopurua eta ehunekoa).

3. Proiektuari esleitutako baliabide materialen eta giza baliabideen zerrenda.

4. Dirulaguntzaren guztirako zenbatekoa, aurkeztu den jarduketa-memorian adierazitako jardueren datuetan eta 7. oinarri arautzaileko moduluetan oinarriturik kalkulatua. Horretan, "bertaratze-bekak" eta "beste gastu batzuk" kontzeptuei buruzko justifikazioa sartuko da.

Likidazioaren zenbatekoak ez du inoiz gaindituko hasieran onartutako dirulaguntzaren kopurua, ezta 7. oinarrian ezarritako mugak ere.

5. Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren xehetasuna, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

6. Erakundeak gauzatutako programaren ebaluazioa, horrelakorik izanez gero.

Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, justifikatzen ez diren gastuen eta ordainketen zati bat itzuli beharko da, edo galduko da haiek kobratzeko eskubidea, kasuan kasukoa.

Ildo horretan, dagozkion agiriak ez badira aurkezten justifikazioa egiteko epeetan, partzialetan zein amaierakoan, baina aurkezten badira horien ondorengo 5 egunetan, honako hau izanen da atzerapenaren penalizazioa: emandako dirulaguntzaren zenbatekoa %5 murriztuko da. Atzerapeneko seigarren egunetik aurrera, %1 gehituko da eguneko, 15 egunez gehienez ere.

14.3. Azken likidazioan, erakundeak aurreikusitako laneratzeari dagokion ordainketa sartuko da, baina ez da proiektuan jasotakoa baino handiagoa izaten ahalko.

14.4. 6. oinarrian finkatutako laneratzearen zenbaketa-aldia amaitzen denetik hilabeteko epean, oinarri horren arabera laneratzea justifikatzeko agiriak aurkeztuko ditu erakundeak. Ezarritako epean justifikatu ezean, laneratze-kontzeptuan ordaindutakoa itzuli egin beharko da.

Laneratzea justifikatzeko agiriak aztertu ondotik, organo kudeatzaileak hura bete ote den egiaztatuko du, eta, hala ez bada, itzulketa bat izapidetuko du".

–15. oinarrian 15.3.l) apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

"l) Jarduketak SISPE, ORIENTASARE eta IRISen grabatzea, haiek egin eta hurrengo 5 egunetan, ezinbesteko kasuetan izan ezik".

–I. eranskina (ekonomia-jarduera kontratatuenak 2023an) aldatzen da. Honela geldituko da testua:

EKONOMIA-JARDUERA KONTRATATUENAK

GUZTIRA

%

10

ELIKAGAIEN INDUSTRIA

25.230

%11,99

86

OSASUN-ARLOKO JARDUERAK

22.219

%10,55

56

OTORDU ETA EDARIEN ARLOKO ZERBITZUAK

18.207

%8,65

85

HEZKUNTZA

14.796

%7,03

01

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, EHIZA ETA HORIEKIN LOTUTAKO ZERBITZUAK

11.379

%5,41

47

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, EHIZA ETA HORIEKIN LOTUTAKO ZERBITZUAK

10.956

%5,20

81

ERAIKINETARAKO ZERBITZUAK ETA LOREZAINTZA-JARDUERAK

9.877

%4,69

29

IBILGAILU MOTORDUNEN, ATOIEN ETA ERDI-ATOIEN FABRIKAZIOA

8.460

%4,02

87

LAGUNTZA EGOITZA-ESTABLEZIMENDUETAN

7.409

%3,52

84

ADMINISTRAZIO PUBLIKOA ETA DEFENTSA. DERRIGORREZKO GIZARTE-SEGURANTZA

5.953

%2,83

93

KIROL-, JOLAS- ETA ENTRETENIMENDU-JARDUERAK

5.682

%2,70

88

OSTATURIK GABEKO GIZARTE-ZERBITZUEN JARDUERAK

5.207

%2,47

25

METALEZKO PRODUKTUEN FABRIKAZIOA, SALBU MAKINERIA ETA EKIPAMENDUA

5.127

%2,44

55

OSTATU-ARLOKO ZERBITZUAK

4.478

%2,13

49

LURREKO ETA HODI-SARE BIDEZKO GARRAIOA

4.313

%2,05

52

BILTEGIRATZEA ETA GARRAIOARI ERANTSITAKO JARDUERAK

3.861

%1,83

90

SORKUNTZA-JARDUERAK, JARDUERA ARTISTIKOAK ETA IKUSKIZUNAK

3.817

%1,81

46

HANDIZKAKO MERKATARITZA ETA MERKATARITZA-BITARTEKARIAK, SALBU IBILGAILU MOTORDUNEN ETA MOTOZIKLETEN KONPONKETA

3.789

%1,80

22

KAUTXUZKO PRODUKTUEN ETA PLASTIKOEN FABRIKAZIOA

3.488

%1,66

43

ERAIKUNTZA ESPEZIALIZATUKO JARDUERAK

3.134

%1,49

97

ETXEETAKO JARDUERAK, ETXEKO LANGILEEN ENPLEGATZAILE GISA

3.077

%1,46

78

ENPLEGUAREKIN LOTUTAKO JARDUERAK

2.917

%1,39

82

BULEGOKO ADMINISTRAZIO-JARDUERAK ETA ENPRESETARAKO BESTE LAGUNTZA-JARDUERA BATZUK

2.143

%1,02

94

ELKARTE-JARDUERAK

2.100

%1,00

71

ARKITEKTURA ETA INGENIARITZAKO ZERBITZU TEKNIKOAK. ENTSEGUAK ETA ANALISI TEKNIKOAK

2.082

%0,99

28

BESTE INON SAILKATU GABEKO MAKINERIAREN ETA EKIPOEN FABRIKAZIOA.

1.571

%0,75

24

METALURGIA. BURDINAZKO PRODUKTUEN, ALTZAIRUAREN ETA FERROALEAZIOEN FABRIKAZIOA

1.445

%0,69

41

ERAIKINEN ERAIKUNTZA

1.415

%0,67

17

PAPERAREN INDUSTRIA

1.378

%0,65

45

IBILGAILU MOTORDUNEN ETA MOTOZIKLETEN SALMENTA ETA KONPONKETA

1.267

%0,60

38

HONDAKINEN BILKETA, TRATAMENDUA ETA EZABAKETA. BALORIZAZIOA

1.241

%0,59

96

BESTELAKO ZERBITZU PERTSONALAK

1.166

%0,55

27

MATERIAL ETA EKIPO ELEKTRIKOEN FABRIKAZIOA

1.117

%0,53

33

MAKINERIA ETA EKIPOEN KONPONKETA ETA FABRIKAZIOA

1.017

%0,48

53

POSTA-JARDUERAK

846

%0,40

21

FARMAZIA-PRODUKTUEN FABRIKAZIOA

820

%0,39

20

INDUSTRIA KIMIKOA

775

%0,37

18

ARTE GRAFIKOAK ETA GRABATUTAKO EUSKARRIEN ERREPRODUKZIOA

676

%0,32

62

PROGRAMAZIOA, AHOLKULARITZA ETA INFORMATIKARI LOTUTAKO BESTELAKO JARDUERAK

656

%0,31

70

EGOITZA NAGUSIEN JARDUERAK. ENPRESA KUDEAKETAKO AHOLKULARITZA-JARDUERAK

593

%0,28

69

ZUZENBIDEAREKIN ETA KONTABILITATEAREKIN LOTUTAKO JARDUERAK

574

%0,27

26

PRODUKTU INFORMATIKOEN, ELEKTRONIKOEN ETA OPTIKOEN FABRIKAZIOA

564

%0,27

16

ZURAREN ETA ARTELATZAREN INDUSTRIA, ALTZARIAK IZAN EZIK. SASKIGINTZA ETA ESPARTZUGINTZA

561

%0,27

80

SEGURTASUN- ETA IKERKETA-JARDUERAK

538

%0,26

72

IKERKETA ETA GARAPENA

467

%0,22

23

METALEZKOAK EZ DIREN BESTELAKO MEA-EKOIZKINAK FABRIKATZEA

449

%0,21

59

ZINEMATOGRAFIA, BIDEO ETA TELEBISTAKO SAIO, SOINU-GRABAKETA ETA MUSIKA-EDIZIOKO JARDUERAK

436

%0,21

64

FINANTZA-ZERBITZUAK, ASEGURUAK ETA PENTSIO-FUNTSAK IZAN EZIK

426

%0,20

11

EDARIGINTZA

421

%0,20

30

GARRAIORAKO BESTELAKO MATERIALAREN FABRIKAZIOA

389

%0,18

GUZTIRA

210.509

%100,00

–II. eranskina (2023an gehien kontratatu diren lanbideak) aldatzen da. Honela geldituko da testua:

GEHIEN KONTRATATZEN DIREN 100 LANPOSTUAK

GUZTIRA

%

970

MANUFAKTURAKO INDUSTRIETAKO PEOIAK

40.385

%20,65

512

SOLDATAPEKO ZERBITZARIAK

13.887

%7,10

921

BULEGO, HOTEL ETA ANTZEKO BESTE ESTABLEZIMENDUETAKO GARBITZAILEAK

11.924

%6,10

522

DENDA ETA BILTEGIETAKO SALTZAILEAK

8.707

%4,45

561

OSPITALEKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEAK

7.061

%3,61

951

NEKAZARITZAKO PEOIAK (SALBU BARATZE, NEGUTEGI, HAZTEGI ETA LORATEGIETAN)

6.696

%3,42

450

BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO JENDAURREKO ZEREGINAK DITUZTEN ADMINISTRARIAK

5.570

%2,85

562

BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO OSASUN-ZERBITZUETAN PERTSONEN ZAINTZARAKO LANGILEAK

5.527

%2,83

212

ERIZAIN EZ-ESPEZIALIZATUAK

5.062

%2,59

224

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

4.675

%2,39

223

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK (SALBU LANBIDE-HEZIKETAKO IKASGAI ZEHATZAK)

4.061

%2,08

949

FUNTSEZKO BESTELAKO OKUPAZIOAK

3.954

%2,02

312

ERAIKUNTZAKO TEKNIKARIAK

3.060

%1,56

511

SOLDATAPEKO SUKALDARIAK

3.026

%1,55

910

ETXEKO LANGILEAK

3.000

%1,53

372

JOLAS- ETA ENTRETENIMENDU-JARDUERETAKO MONITOREAK

2.952

%1,51

572

HAUR-ZAINTZAILEAK HAURTZAINDEGI ETA IKASTETXEETAN

2.746

%1,40

293

MUSIKAGILEAK, MUSIKARIAK ETA ABESLARIAK

2.609

%1,33

833

ORGA JASOTZAILEEN LANGILEAK

2.528

%1,29

931

SUKALDARITZAKO LAGUNTZAILEAK

2.437

%1,25

953

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO PEOIAK

2.373

%1,21

843

SOLDATAPEKO KAMIOI-GIDARIAK

2.251

%1,15

922

BESTELAKO GARBITZAILEAK

2.247

%1,15

770

FRUTA ETA ORTUARIEN KONTSERBAGILEAK ETA ALKOHOLIK GABEKO EDARIAK EGITEKO LANGILEAK

1.936

%0,99

282

GIZARTE-LAN ETA HEZKUNTZAKO PROFESIONALAK

1.803

%0,92

841

SOLDATAPEKO AUTO-, TAXI- ETA FURGONETA-GIDARIAK

1.775

%0,91

571

ETXEZ ETXEKO PERTSONEN ZAINTZARAKO LANGILEAK

1.747

%0,89

981

SALGAIETAKO GARRAIOKO PEOIAK ETA ZAMAKETARIAK

1.560

%0,80

951

NEKAZARITZAKO PEOIAK BARATZE, NEGUTEGI, HAZTEGI ETA LORATEGIETAN

1.518

%0,78

430

BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO JENDAURREKO ZEREGINAK EZ DITUZTEN ADMINISTRARIAK

1.401

%0,72

819

BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO INSTALAZIO ETA MAKINERIA FINKOETAKO LANGILEAK

1.387

%0,71

814

PAPER- ETA KARTOI-PRODUKTUAK FABRIKATZEKO MAKINETAKO LANGILEAK

1.342

%0,69

812

METALAK ESKURATU ETA ERALDATZEKO INSTALAZIOETAKO LANGILEAK

1.242

%0,63

770

ABERE-HILTZAILEAK ETA HARAGI-INDUSTRIETAKO LANGILEAK

1.235

%0,63

789

BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO BESTE LANBIDE BATZUETAKO OFIZIAL, LANGILE ETA ARTISAUAK

1.200

%0,61

960

ERAIKINEN ERAIKUNTZAKO PEOIAK

1.107

%0,57

211

FAMILIA-MEDIKUAK

1.020

%0,52

731

SOLDATZAILEAK ETA OXIEBAKITZAILEAK

957

%0,49

550

KUTXAZAINAK ETA TXARTEL-SALTZAILEAK (SALBU BANKUAK)

794

%0,41

583

ERAIKINETAKO ATEZAINAK

787

%0,40

215

FISIOTERAPEUTAK

762

%0,39

599

BAINULARI-SOROSLEAK

753

%0,38

842

AUTOBUS- ETA TRANBIA-GIDARIAK

740

%0,38

225

HAUR-HEZKUNTZAKO TEKNIKARIAK

706

%0,36

222

LANBIDE-HEZIKETAKO IRAKASLEAK (IKASGAI ZEHATZAK)

644

%0,33

820

EKIPAMENDU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOETAKO MIHIZTATZAILEAK

632

%0,32

351

MERKATARITZAKO AGENTE ETA ORDEZKARIAK

619

%0,32

982

APAL-BETETZAILEAK

601

%0,31

211

BESTELAKO MEDIKU ESPEZIALISTAK

579

%0,30

712

IGELTSEROAK

579

%0,30

212

ERIZAIN ESPEZIALIZATUAK (SALBU SORTZAINAK)

542

%0,28

372

ATLETAK ETA KIROLARIAK

542

%0,28

232

BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO IRAKASLEAK ETA IRAKASKUNTZAKO PROFESIONALAK

541

%0,28

331

DIAGNOSI-IRUDIKO GOI-TEKNIKARIAK

511

%0,26

943

EKIPAJEEN ETA ANTZEKOEN LANGILEAK

510

%0,26

960

HERRI-LANETAKO PEOIAK

509

%0,26

372

KIROL-JARDUERETAKO INSTRUKTOREAK

486

%0,25

820

BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO MUNTATZAILEAK ETA MIHIZTATZAILEAK

483

%0,25

944

HONDAKINEN BILTZAILEAK

481

%0,25

331

DIAGNOSI KLINIKOEN LABORATEGIKO TEKNIKARIAK

478

%0,24

944

KALE-GARBITZAILEAK ETA ANTZEKOAK

471

%0,24

441

HARRERAGILEAK (HOTELETAKOAK IZAN EZIK)

468

%0,24

594

ARMEKIN JOAN DAITEZKEEN SEGURTASUN ZAINDARIAK ETA ANTZEKOAK

464

%0,24

740

IBILGAILU MOTORDUNEN MEKANIKARIAK ETA DOITZAILEAK

463

%0,24

293

ZEZENKETA-IKUSKIZUNETAKO PROFESIONALAK

454

%0,23

814

PLASTIKOZKO PRODUKTUAK FABRIKATZEKO MAKINETAKO LANGILEAK

452

%0,23

371

GIZARTE-LANEAN ETA -HEZKUNTZAN LAGUNTZEKO PROFESIONALAK

444

%0,23

594

SEGURTASUN-ZAINTZAILE LAGUNTZAILEAK ETA ANTZEKOAK, ARMATUTA JOATEKO GAITUTA EZ DAUDENAK

440

%0,22

361

ZUZENDARITZAKO ETA ADMINISTRAZIOKO LAGUNTZAILEAK

433

%0,22

561

OINARRIZKO OSASUN-LAGUNTZAKO ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEAK

433

%0,22

312

ZIENTZIA FISIKO, KIMIKO ETA INGURUMEN-ZIENTZIETAKO ETA INGENIARITZAKO BESTE TEKNIKARI BATZUK

412

%0,21

262

LANGILEEI BURUZKO POLITIKA ETA ZERBITZUETAKO ESPEZIALISTAK

397

%0,20

562

FARMAZIAKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEAK

397

%0,20

816

ELIKAGAIAK, EDARIAK ETA TABAKOA FABRIKATZEKO MAKINETAKO LANGILEAK

390

%0,20

225

HAUR-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

377

%0,19

599

BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO BABES- ETA SEGURTASUN-ZERBITZUETAKO LANGILEAK

373

%0,19

312

LABORATEGIKO TEKNIKARI ETA ANALISTAK KIMIKA INDUSTRIALEAN

370

%0,19

232

HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA EZ-ARAUTUKO IRAKASLEAK

357

%0,18

214

FARMAZIALARIAK

354

%0,18

719

BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO ERAIKUNTZAKO EGITURA-OBRETAKO BESTE LANGILE BATZUK

352

%0,18

740

NEKAZARITZAKO ETA INDUSTRIAKO MAKINEN MEKANIKARIAK ETA DOITZAILEAK

351

%0,18

543

GASOLINDEGIKO SALTZAILEAK

340

%0,17

373

KULTURA- ETA ARTE-JARDUERETAN LAGUNTZEKO BESTE TEKNIKARI ETA PROFESIONAL BATZUK

337

%0,17

611

LANGILE KUALIFIKATUAK NEKAZARITZAKO JARDUERETAN (SALBU BARATZE, NEGUTEGI, HAZTEGI ETA LORATEGIETAN)

331

%0,17

589

BESTE EPIGRAFE BATZUETAN SAILKATU GABEKO ZERBITZU PERTSONALETAKO LANGILEAK

330

%0,17

711

HORMIGOIZKO OBRARATZE-LANETAKO KOFRATZAILE ETA LANGILEAK

330

%0,17

731

METALEZKO EGITUREN MUNTATZAILEAK

324

%0,17

232

MUSIKA ETA DANTZAKO IRAKASKUNTZA EZ-ARAUTUKO IRAKASLEAK

309

%0,16

732

MAKINA-ERREMINTEN DOITZAILEAK ETA LANGILEAK

304

%0,16

293

AKTOREAK

298

%0,15

412

BIDAIARIEN ETA SALGAIEN LOGISTIKAKO ETA GARRAIOKO LANGILEAK

297

%0,15

316

ZIENTZIA FISIKO ETA KIMIKOETAKO ETA INGENIARITZETAKO KALITATE-KONTROLEKO TEKNIKARIAK

296

%0,15

751

ERAIKUNTZAKO ARGIKETARIAK ETA ANTZEKOAK

291

%0,15

770

OKINAK, PASTELGILEAK ETA GOZOGILEAK

286

%0,15

952

ABELTZAINTZAKO PEOIAK

281

%0,14

943

BANATZAILEAK, MANDATUGILEAK ETA OINEZKO MEZULARIAK

276

%0,14

932

JANARI LASTERREN PRESTATZAILEAK

275

%0,14

312

ELEKTRIZITATEKO TEKNIKARIAK

270

%0,14

581

ILE-APAINTZAILEAK

270

%0,14

4221

POSTA-ZERBITZUETAKO LANGILEAK (SALBU ERAKUSMAHAIKO LANGILEAK)

269

%0,14

GUZTIRA

195.613

%100,00

–III. eranskina (proiektuaren memoria) aldatzen da. Honela geldituko da testua:

"PROIEKTUAREN MEMORIA

1.–Proiektuaren deskribapena.

1.1. Helburu orokorrak eta espezifikoak, eta adierazleak.

1.2. Metodologia.

1.3. Aurreikusitako jarduketak.

1.4. Egutegia.

1.5. Tresnak eta/edo teknikak.

1.6. Programaren alderdi berritzaileak.

2.–Azpiegitura.

2.1. Giza baliabideak.

2.2. Baliabide materialak.

3.–Prestakuntza-orduak berariazko lan-gaitasunetan:

4.–Prestakuntza-ekintza osagarriak.

5.–Erakundeak azken 10 urteetan enplegu-prestakuntzako programa mistoetan izan duen esperientzia.

6.–Ebaluazio-sistema."

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2024ko otsailaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2402994