51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2023ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an.

Etxaurin, 2024ko otsailaren 28an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

2023KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: idazkaria; Ziritzako, Etxarriko eta Bidaurretako udalen batasuna. Buru den udala: Etxauriko Udala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakitea: merezimendua. Hizkuntza-eskakizuna: B2. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %6,88. Administrazio-egoera: jardunean.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakitea: nahitaezkoa. Hizkuntza-eskakizuna: B2. Hitzarmeneko osagarria, C mailakoa: %12. Lanpostuko osagarria: %29,00. Administrazio-egoera: jardunean.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakitea: merezimendua. Hizkuntza-eskakizuna: B2. Hitzarmeneko osagarria, D mailakoa: %12. Lanpostuko osagarria: %29,00. Administrazio-egoera: jardunean.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakitea: merezimendua. Hizkuntza-eskakizuna: B1. Hitzarmeneko osagarria, D mailakoa: %12. Lanpostuko osagarria: %41,00. Administrazio-egoera: jardunean.

Lanpostua: garbitzailea, lanaldi partzialean. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakitea: merezimendua. Hizkuntza-eskakizuna: B1. Hitzarmeneko osagarria, E mailakoa: %15. Lanpostuko osagarria: %29,00. Administrazio-egoera: jardunean.

Izen-zerrenda

Funtzionarioak.

Deiturak eta izena: Larrañegui Azcárate, Oskia. Maila: C. Kargua: administrari-ofiziala. Gradua: 3. Antzinatasuna: 2005-01-01. Jardunean.

Deiturak eta izena: Sánchez Imaz, Beatriz. Maila: D. Kargua: administrari laguntzailea. Gradua: 5. Antzinatasuna: 1995-11-15. Jardunean.

Deiturak eta izena: Jáuregui Goñi, David. Maila: D. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Gradua: 5. Antzinatasuna: 1997-02-11. Jardunean.

Administrazio-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Mauleón Goñi, Alberto. Maila: A. Kargua: batasuneko idazkaria. Gradua: 2. Antzinatasuna: 2013-07-15. Jardunean.

Lan-kontratudun finkoak.

Deiturak eta izena: Odériz Azcona, Cristina. Maila: E. Kargua: garbitzailea. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2017-04-24. Jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2403242