51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Eratsungo Udalak, 2024ko otsailaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko aurrekontua.

Aurrekontua jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta hura laburturik argitaratzeko izapidea beteko da.

Eratsunen, 2024ko otsailaren 26an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2403420