51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKETAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Azketako Kontzejuko Batzarrak, 2024ko otsailaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Azketako Kontzejuaren 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Azketan, 2024ko otsailaren 27an.–Kontzejuko burua, Montserrat Barbarin Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2403492