51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZALAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aritzalako Kontzejuak, 2024ko otsailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Aritzalan, 2024ko otsailaren 23an.–Kontzejuko burua, Nekane Hermoso de Mendoza Lezaun.

Iragarkiaren kodea: L2403358