51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Arantzako Udalak, 2024ko otsailaren 16an egindako osoko bilkura arruntean, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko 75. eta 75 bis artikuluetan xedaturikoari jarraikiz, aho batez honako erabaki hau hartu zuen:

"1.–2024ko martxoaren 1etik aitzinerako eraginarekin alkatearen %43,64ko jardunaldi partziala ezartzea, urtean 10.430,00 euroko ordainsari gordinarekin, hamalau ordainsaritan banatua. Zenbateko horiei PFEZaren eta Gizarte Segurantzako langile-kuotaren kontzeptupean legez dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie, eta udalak bere gain hartuko du enpresa-kuotaren ordainketa.

2.–2024ko urtarrilaren 1etik aitzinerako atzeraeraginarekin 166,67 euroko zenbatekoa ezartzea jardunaldi esklusiboko edo partzialeko araubidera atxikita ez dauden korporazioko kideentzat, udaleko osoko bilkuretara eta kide anitzeko organoetara joateagatik. Hala ere, zinegotzi bakoitzari urteko 2.000,00 euroko muga ezartzen zaio bertaratzeak kobratzeko. Zenbateko horiei PFEZ gisa legez dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie.

3.–2024ko urtarrilaren 1etik aitzinerako atzeraeraginarekin, alkateari eta zinegotziei beren karguan jardutean benetan egindako gastuengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea ezartzea, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako ordainsari-arloan urtero ezartzen diren baldintzetan eta zenbatekoetan.

4.–Alkatearen eta zinegotzien ordainsariak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak eguneratzen diren proportzio berean eguneratzea.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Arantzako Udaleko iragarki taulan argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan eta dagozkion ondorioak izan ditzan."

Arantzan, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L2403393