51. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Egoitza elektronikoan sartzeko helbide berria

2024ko 58. Ebazpenaren bidez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Onestea Ameskoabarreneko Udalaren egoitza elektronikoan sartzeko helbide berria. Herritar guztiek erabili ahal izanen dute, telekomunikazio-sareen bidez, eta egoitzaren titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa Ameskoabarreneko Udalaren esku egonen dira.

Bigarrena.–Helbide berri hau ezartzen da Ameskoabarreneko Udalaren egoitza elektronikoan sartzeko: https://amescoabaja.tecsoluciones.es.

Hirugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman dadila argitara Ameskoabarreneko Udalaren egoitza elektronikoa aldatzeko ebazpen hau, behar diren legezko ondorioekin. Argitaratu eta biharamunetik jarriko da indarrean.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea, halaber, Ameskoabarreneko Udalaren webgunean eta Udalaren egoitza elektronikoan bertan, eta horrekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialeko argitalpenerako esteka.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzaren osoko bilkurari.

Seigarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2024ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2403282