50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

23/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita azaroaren 13ko 78/2023 Foru Agindua, Toki Araubidearen Foru Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Azaroaren 13ko 78/2023 Foru Aginduaren bidez, Toki Araubidearen Foru Batzordeko kideak izendatu ziren.

2024ko otsailaren 14an jaso da Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko Idazkaritza Nagusiaren ziurtagiria, non jasotzen baita federazio horretako Batzorde Betearazleak 2024ko otsailaren 13an egindako bilkuran erabaki zuela Toki Araubidearen Foru Batzordeko kideen izendapena aldatzea; hori dela eta, bidezkoa da batzorde horretan Nafarroako Toki Administrazioa ordezkatuko duten kideen izendapenak aldatzea.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea Toki Araubidearen Foru Batzordeko kideak izendatzen dituen azaroaren 13ko 78/2023 Foru Aginduaren 1. b) ataleko izendapenak, halako moduz non hartan izendatzen direnen ordez, beste kide hauek izendatzen baitira Nafarroako Toki Administrazioaren izenean aritzeko, beren elkarte-entitateek izendatuak Foru Komunitatean duten ezarpenaren proportzioan:

–Xabier Alcuaz Andueza jauna, Tafallako alkatea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria.

–Alejandro Toquero Gil jauna, Tuterako alkatea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko 1. lehendakariordea.

–Joseba Asirón Saez jauna, Iruñeko alkatea.

–Antonio Angel Moleón Segura jauna, Arroizko alkatea.

–Tirso Calvo Zardoya jauna, Ribaforadako alkatea.

–Jon Gondán Cabrera jauna, Zizur Nagusiko alkatea.

–Manuel Romero Pardo jauna, Arangurengo alkatea.

Aurrekoez gain, entzule gisa bertaratuko da Ángel Martín Unzue Ayánz jauna, Agoizko alkatea.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2024ko otsailaren 22an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2403232