50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Hiri Jarduketako Plan Berezia 5. poligonoko 593 lurzatian. Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2024ko otsailaren 20an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri Jarduketako Plan Berezia 5. Poligonoko 593 unitatean, Quesos La Vasco Navarra SAk bultzaturik, Olaztiko Udal Hirigintza Planaren zehaztapen xehatuak aldatzeko, zehazki, solairu arteko eraikigarritasuna handitzeko, eraikin osoa bulegoetarako erabili ahal izateko, eta lurzati osorako erabilera-baldintza berriak zehazteko, horietan bulego-erabilera garatu ahal izateko.

Plan Berezi horretan jasotako hirigintza-arauak erantsi dira.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoaren arabera argitaratzen da.

Olaztin, 2024ko otsailaren 27an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Hiri Jarduketako Plan Berezia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2403481