50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 397. lurzatiko 2. azpieremuan, Zuluetako Área kaleko 5ean. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko, 6. poligonoko 397. lurzatiko 2. azpieremuan, hain zuzen, Zuluetako Área kaleko 5ean, bat etorrita Fermín Arriazu Arancetak eta Alberto González Purroyk idatzitako dokumentuarekin. Sociedad Cooperativa Hostelería de Navarra Ltda sozietateak sustatu du.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2024ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403480