50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 319. lurzatian. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du xehetasun-azterketa bat katastroko 2. poligonoko 319. lurzatian, El Pinar kaleko 28an, Javier Vidarte García-Torresek sustatua, jendaurreko aldia igaro baita inork alegaziorik aurkeztu gabe. Hasierako onespena eman zitzaion Alkatetzaren azaroaren 6ko 82/2023 Ebazpenaren bidez, eta jendaurrean egon zen hogei eguneko epean, iragarkia argitaratuta 2023ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an, eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan. Hori guztia, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan 72. artikuluari lotuta xedatutako izapideei (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Ondotik, argitara ematen da xehetasun-azterketaren eduki arautzailea, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluari (lege horren bidez arautu ziren toki araubidearen oinarriak) eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluari (onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Halaber, aditzera ematen da erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita; edo, aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2024ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403478