50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Aldaketa Udal Plan Orokorraren 42. artikuluan. Behin betiko onespena

Iturmendiko Udalak, 2023ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Iturmendiko Udal Plan Orokorraren antolamendu xehatuaren determinazioetan, Iturmendiko Udal Plan Orokorraren 42. artikuluan xedaturiko eraikingintza-baldintza orokorrei dagokienez.

Erabakia argitaratu zen 2023ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9an, eta jendaurreko aldian inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo, eta haren testu osoa argitara ematen da, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iturmendin, 2024ko otsailaren 7an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403395