50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Zortziko kaleko 9an (18. poligonoko 97. lurzatia). Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri jarduketako plan berezi bat Zortziko kaleko 9an, beheko solairuan dagoen lokalean "bizitegi-erabilera" baimentzeko (18. poligonoa, 97. lurzatia, 2. hiri-unitatea), Francisco Javier Larrayoz Bazánek sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Berriozarren, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403380