50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa Artikako Mogotes sektoreko plan partzialean, hirigintza araudiaren 61. artikuluan. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2024ko otsailaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Artikako Mogotes sektoreko plan partzialean, zehazki, hirigintza araudiaren 61. artikuluko determinazio xehatuetan, Ridotelek sustaturik.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatuz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Berriobeitin, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403471