50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

G2 eraikuntza babestuko bigarren mailako ateen araudiaren aldaketa. Behin betiko onespena

Bakaikuko Udalaren Osoko Bilkurak, 2023ko urriaren 11n egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea G2 eraikuntza babestuko bigarren mailako ateen erregulazioari dagokion determinazio xehatuaren aldaketa. Determinazio hori zehazten da Bakaikuko Udal Plan Orokorraren determinazioen babesari buruzko eranskinaren 4. artikuluko indarreko arauan.

Erabakia argitaratu zen 2023ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 26an, eta jendaurreko aldian inork ez zuenez erreklamaziorik aurkeztu, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Bakaikun, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403396