50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUNGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea). Izendapena

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin 2022ko ezohiko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean, argitaratutako deialdiaren 11.3 oinarrian, Nerea Navarro Lizarragak uko egin dionez esleitutako lanpostuari Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariaren 2024ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez, erabaki da honako pertsona izendatzea, lanpostua bete dezan:

Lanpostua: gizarte-hezitzailea. Maila: B. Lanaldia: %50; Haur eta Familiei Arreta Emateko Programa, María Razquin Galan.

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin deialdiaren 11.4 oinarrian, gizarte-hezitzaileak 2024ko martxoaren 11n jabetu beharko du lanpostuaz.

Irurtzunen, 2024ko otsailaren 22an.–Mankomunitateko lehendakaria, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2403222