50. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

RIBAFORADA

Deialdia, lanpostu huts bat bete dadin oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria

Ribaforadako alkate udalburuak 14/2024 Ebazpena eman du, otsailaren 21ekoa, zeinaren bidez Ana Miryan López Buisan izendatzen baita Ribaforadako Udaleko funtzionario, puntu gehien dituen bigarren izangaia delako honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren lanpostu huts bat, C mailakoa, Ribaforadako Udalekoa. Lanpostu hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari (foru lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdia argitaratu zen 2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, eta haren akats zuzenketa, 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:

"Lehenbizikoa.–Ana Miryan López Buisan izendatzea Ribaforadako Udalaren zerbitzuko funtzionario, bete dezan administrari-ofizialaren lanpostu hutsa, C mailakoa, lanaldi osokoa, plantilla organikoan agertzen diren osagarriekin eta deialdian azaldutako eginkizunekin (deialdia, aipatutako plaza bete dadin oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean).

Bigarrena.–Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoaren arabera, izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

Lanpostuaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du izendatua funtzionario bihurtzea, eta izanen ditu indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, udaleko kontu-hartzailetzari eta udal honetako lan-aholkularitzari helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran".

Ribaforadan, 2024ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2403043